Azken Ordua: 14 urteko mutiko bat atxilotu dute, saltoki batean lapurtzen saiatzeagatik
Goizaldeko ordu biak aldera jazo dira gertakariak Zumarragan, Secundino Esnaola kaleko merkataritza establezimendu batean. Ertzaintza gertatzen ari zenaz ohartarazi duten hainbat lekukok esandakoaren arabera, hainbat lagunek lokaleko erakusleihoa hautsi dute. Bertara joan ziren ertzainek gero ikusi dutenez, gertakarien egileek zulo bat egin dute erakusleihoko beiran, harri bat jaurtita.
Minutu batzuk geroago, agenteek lapurretaren ustezko egileak ikusi dituzte, udalerriaren erdialdeko kale batean, eta horietako bat atxilotu dute. 14 urteko mutiko horri indarra erabiliz lapurreta egitea leporatu diote. Adingabekoen Fiskaltzari atxiloketaren berri eman diote eta, dagozkion eginbideak bukatutakoan, aske gelditu da, baina, Agintaritza Judizialak hala agintzen duenean, horren aurrean agertu beharko du.
Honez gain Lurdesko Ama elizako plazan zazpi autoren kristalak puskatuta agertu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide