"Herri bakoitzak bere identitate, festa eta abar izaten jarraituko du, baina guzti hori udal bakarrak kudeatuko du". dio Iñaki Zabalak, Urretxuko alkateak. "Alde positiboak eta negatiboak dauzka bi herriak administratiboki batzeko plan honek; luzarora begira agian bi herriek identitatea galduko dute, baina hori eragozteko jakintsuen batzarra eratuko da, herri bakoitzeko identitatea ez galtzeko jende adituen batzarra. Jakintsu hauek fusionatutako udalean 3 eserleku izango dituzte." dio Mikel Serrano Zumarragako zinegotziak.
Zumarragak, plan hau, urtarrilaren 28an bozkatuko du. "Prozesua luzea izango da baina gure bi herri maiteei onura besterik ez die ekarriko" dio Anton Arbuluk.