Baina 2007ko apiriletik honaino izan den aldaketarik handiena herritarren artean sumatu dugu. Pixkanaka herritarren eguneroko bizitzan sartzen ari gara. Orain dela 10 urte kalean "Diario Vascoko kronikan irakurri dut…" entzuten zen. Gaur egun hasi gara entzuten "Otamotzen atzo irakurri nuen…" "XXX jaunak artikulu bat idatzi du Otamotzen…" "Otamotzera sartu beharra izan nuen xxx dendaren telefono zenbakia jakiteko". Honelako esaldiak gero eta ugariago entzuten dira gure herriotan. Helburuak betetzen ari garen seinale. Hasieran 60 bisita bagenituen, atzo, hilak 2, 322 pertsonek bisitatu gintuzten eta horiei guztiei 1120 orri zerbitzatu genizkien.
Baina ezin gara zenbakien artean galdu. Mila proiektu ditugu eta herriari merezi eta behar duen zerbitzua eskaintzen jarraitu behar dugu. Aurrera begiratu behar dugu, gorantz joateko.
Eskerrik asko denbora honetan Otamotz.com bisitatu duzuenoi.