Jonatan Terronek hainbat txapelketa irabazi ditu;horietako batzuk aipatze aldera: Gipuzkoako Judo txapelduna (-81kgazpiko kategorian), Euskadiko Judo txapelduna (-81kg azpikokategorian), Jiu Jitsuko Espainiako txapelduna (-77 kg azpikokategorian), Espainiako Jiu Jitsu selekzioko partaide, SamboEspainiako txapelketan 5. postua.
Nolatan hasi zinen Judo Jiu Jitsun?
Txikia nintzenean gogokoen nituen filmak Bruce Lee etaVan Dammenak ziren. Gainera nire aitak gaztea zenean judo egiten zueneta hortaz pixka bat familiatik ere badator. Nire amak ordea betisolfeo eta horrelakoetara apuntatzen ninduen. 15-16 urte bete nituenarte ez nuen nik benetan gogoko nuen eskolaz kanpokorik egin. JiuJitsun apuntatu nahi nuela esan nion eta horrela hasi nintzen kirolhonetan.
Zein da kirol honetan izan duzun lorpenik handiena?
Espainiako Jiu Jitsuko 2004ko txapelduna izan nintzen 77kg azpiko kategorian. Horrek selekzioan egoteko aukera eman zidan.Europako txapelketetara joan nintzen, bertan 5. postua lortu nuen etamunduko kopa jokatzeko aukera eman zidan. Munduko Kopan 7. postualortu nuen. Baina Espainiakoa irabaztea izan zen ate guztiak irekizizkidana eta oroitzapen ona dut.
Noiz hasi zinen lehiatzen?
Hasi eta 2 hilabetetara Jose Manuel Paternainek, nireentrenatzaileak, lehiaketa batean apuntatu ninduen. Konpetiziohorretan ez nuen ezer lortu, baina kirol honetarako egur onekoanintzela ikusi ahal izan zen. Nire lehiakideei kosta egiten zitzaienni garaitzea, gerriko beltz batzuei ere bai!
Zer helburu dituzu?Orain dudan helburu nagusia Judoko Espainiakotxapelketara iristea da. Zaila izango dut, lehenbizi iparraldekosektoreko konpetizioa gainditu behar baitut, eta maila altukosektorea da iparraldekoa. Espainiako txapelketara iristea oso helburuzaila da. Jiu Jitsun aldiz Espainiako selekzioan egotea dut helburuaurtengo denboraldian. Amesten jarrita Europako txapelketan dominabat irabaztea gustatuko litzaidake. Baina gogor entrenatu beharkodut.
Zein dohain behar ditu pertsona batek zauden tokira iristeko?
Asko entrenatu! Nik astean 5 aldiz entrenatzen dut etaentrenatzen dudan bakoitzean 2-3 orduz aritzen naiz. Korrika egitendut erresistentzia lantzeko, pisuak ere bai. Teknika ere eguneroentrenatzen dut. Teknikarik gabe ez dago ezer egiterik. Oso gogorentrenatu behar da dudarik gabe.
Jende askok uste du kirol hau bortitza dela. Zer esan zenieke pertsona horiei?
Ez da batere bortitza. Futbolean lesio gehiago etalarriagoak egoten dira. Aurkariarekin errespetu handiz jokatzen da.Ez da pelikulatako borroketan bezala gertatzen. Gainera lehiaketabukatzean lagun giroa egoten da parte hartzaile guztien artean.
Pertsonalki zer eman dizu kirol hauek praktikatzeak? Zer kendu?
Umea nintzenean oso mutiko urduria nintzen. Ez nekiengeldi egoten. Kirol honek, zentzu horretan, lasaitzen lagundu dit.Segurtasuna izateko ere balio izan dit, edozer gauza esfortzuarekinlortu daitekeela ikusi dut. Bakezalea izaten ere irakatsi dit JiuJitsuak. Pertsona batzuk kirol hau kalean izan ditzaketenborroketarako ikasten dute, baina hori tontokeria hutsa da.Biolentziarekin ez da inora iristen.
Kendu, denbora libre asko kentzen dit kirol honek. Bainaazken finean nahi dudalako da. Gauza positibo gehiago ikustendizkiot, negatiboak baino.
Zeintzuk izan dira kirol honetan lagundu dizuten pertsonak?
Nire gurasoak. Gurasoek asko lagundu didate. Nireentrenatzaile den Jose Manuel Paternainek ere asko lagundu dit.Neurri handi batean ni nagoen tokian egon ahal izateko Paternainiesker izan da. Nirekin entrenatzen duten lagunek ere asko animatunaute. Donostiako Kirolgikoek ere asko lagundu didate. Jende askoklagundu dit.