Agenteek hots seinaleak egin zituzten, geldi zitezen, baina gidariak, poliziak ikustean, abiadura bizkortu zuen eta ihes egiten saiatu zen. Hainbat metro kontrako noranzkoan egin eta gero, ibilgailua bidetik irten zen eta bertan zihoazen bi lagunak lurrera erori ziren. Hala ere, bi adingabekoak korrika ihes egin zuten eta handik gertu zegoen lokal batean ezkutatu ziren.
Lokalera sartu zirenean, agenteek bi gazteak ikusi zituzten barruan, baita ohe bat eta hainbat tapaki ere. Ziklomotorra indarrez lapurtu zutela baieztatu ondoren, susmagarriak atxilotu egin zituzten.
Atxilotuok (17 urte dituzte) polizia egoitza batera eraman zituzten, dagozkien eginbideak bete eta adingabekoen fiskaltzaren esku uzteko.