Iñaki Narraspek bere Ezkioko baserrian ahateak ditu. "Kapritxoz ditut, oso kolore politak baitituzte". Bere ustez ez daude ahate gehiegi baina "kontrolatu egin beharko lirateke"
Bi Udalek ez dute gai honi buruz hausnarketarik egin baina Zumarragako Alkatea arduratuta agertu da gai honi buruz. " Ingurugiroa hondatzen dute baina herritarrok janaria botatzen diegu eta errudunak ere bagara". Usoen gaiak gehiago arduratzen ditu bi udalak. Iñaki Zabalak dioenez "Uso gehiegi dago, zikinkeria sortzen dute eta arriskutsuak izan daitezke osasun publikorako". Urretxuko udalak diru kopuru bat usoen populazioa kontrolpean izateko emango du.
Inkesta bat jarri dugu zure iritzia jakiteko.
Irakurri Noticias de Gipuzkoan agertutako artikulua (gaztelaniaz).