Tabernako mahaiek xake taulak dauzkate margotuta. Zabaldu zenuenean txapelketa buruan al zenuen ordurako?
Ez dakit buruan nuen ala ez, egia da, ordea, xakea txikitatikmaite izan dudala eta lehiaketarena otu zitzaidanean aurrera egin nueninolako dudarik gabe. Jendea tentatzeko horrela margotu nituen mahaiaketa, bide batez, xake jokoarekiko afizioa sustatzeko.
Nondik datorkizu zuri afizioa?
Zortzi bat urte nituela xake jokoa ekarri zidan Olentzerok, etajoko hura ez zen beste batzuk bezala itzaletan gelditu opariek sortzenduten zirrararen ondoren. Xakean jokatzen jarraitu nuen, gaur arte.
Tabernan antolatzen duzun txapelketak zer ematen dizu zuri?
Xakea gustukoa izanda, sortzen den giroa gustatzen zait.Txapelketak aurrera egin duen heinean lagun talde bat ere sortu duguxakearen inguruan, eta hori ere eskertzen dut. Lehiaketa amaitzendenean anaien arteko afaria egiten dugu urtero. Egia da tabernara ereherritar gehiago erakartzen dituela lehiaketak, eta kontuan izandaudaberrira arteko tartea tabernariontzat ez dela oso sasoi ona, horiere eskertzekoa da.
Duela bederatzi urte pentsatu al zenuen lehiaketak denboran horrelako jarraipenik izango zuenik?
Inondik ere ez, baina dagoeneko tokian tokiko lehiaketa batizatetik eskualdekoa izatea pasa da gutxienez. Iaz, esate baterako,bizkaitar batek parte hartu zuen; horrek ere poztu ninduen. EuskalHerriko Xake Federazioak interes bereziko txapelketatzat jotzen dugurea bere webgunean. Horrelakoak eskertzen ditugu.
Orduan, lehiaketak herritarren artean ikusmin handia sortzen duela uste al duzu?
Neurri batean bai, nik uste dut xakea gustuko duen eta ez duenjendea etortzen dela partidak ikustera, eta horrek nolabaitekomugimendua sortzen du.
Igandean modu berezian emango al diozue hasiera lehiaketari?
Oraingoan Pedro Castro zumarragarrak, berak egindako Danasah xake programa informatikoa Fischeredo 960 modalitatean aritzeko prestatu du, eta Mario Gomez EuskalHerriko txapeldunaren kontra jokatuko ditu hogei minutuko bi partida.
Lehiaketako bikoteak zeintzuk izango diren finkatzeko zozketa aurretik izango al da, beste urteetan bezala?
Bai, eguerdiko hamabiak eta erdian hasiera emango diogu zozketari, eta ondoren ariko da Gomez Danasah programaren kontra.
Azalduko al zenuke Fischer modalitate horrek zertan datzan?
960 izena ere hartzen du. Modalitate horretan xake partidahasteko 960 modu daude eta piezak zozkatu egiten dira. Bobby Fischerxake maisuak modalitate hori aurkeztu zuen Argentinan, 1996. urtean.
Zailagoa egiten al du jokoa?
Xake konbentzionalarekin alderatuta, Fischer modalitateakdakarrena jokoa zabaltzeko aukera gehiago ematen dituela da. Fischeraspertuta omen zegoen ohiko xakearekin, memorizatzeko tartea uztenduelako eta jokoa zabaltzeko moduak gehiegi errepikatzeko aukera ematenduelako. Fischer modalitateak berritasuna ekarri zuen zailtasungehiagorekin batera.
Eta Mario Gomezek aurten proposatutako erronkan parte hartzeko baiezkoa eman zizun?
Bai, urtero eskatu diogunerako prest agertu da. Dagoenekozortzi aldiz izan da Euskal Herriko txapeldun, eta maila handia dauka.Xake maisu handiek Fischer modalitatea gustuko izaten dute. Danasah programa ere ezagutzen du jada.
Mario Gomezek, beraz, Eire-Bankoa txapelketarekiko badu nolabaiteko fideltasuna, ezta?
Bai. Behin itsu-itsuan jokatu zuen bost jokalariren kontra etairabazi egin zien. Partida hark ikusmin handia sortu zuen. Beste bateanxake taula biziduna osatu genuen eta Gomezek, zaldirik gabe jokatuz,itsuan irabazi egin zuen.
Xake txapelketak ohiko sistema izango du aurten ere?
Bai, zozketa egiten dugunean ligaxkak antolatuko ditugu. Asteanbehin jokatuko dituzte partidak, eta jokalariek euren artean hitzartukodituzte. Horretan ez dugu ezer ere aldatu.
Lehiaketa beste egitasmo batzuekin hornitu duzu aurreko urteetan. Orain ere horrela izango al da?
Irratsaiorik ez dugu egingo oraingoan. Aitzitik, Butak21zineklub taldearekin elkarlanean jarraituz, emanaldi batzuk egingoditugu baina berritasun batzuekin.
Zein berritasun?
Oraingoan xakearekin lotutako film ziklo bat egin beharrean,emanaldi bakarra egingo dugu Labeaga aretoan. Eduardo Punsetek egitenduen Redes telebista saioaren xakeari buruzko atal bat emango dugu. Horrez gain, xakea ardatz duen Colombo telesailaren atal bat ere emango dugu. Emanaldiaren eguna oraindik ez dugu zehaztu Butak21eko kideekin.
Parte-hartzaile askok eman al du izena?
Berrogei bat afizionatuk eman dute izena jada. Iaz hogeitahemeretzirekin hasi genuen txapelketa; hortaz aurten ez gabiltzagaizki. Xakea gustuko dutenentzat erreferentzia bihurtu da urte hauetanguztietan gure lehiaketa. Izena emana dute dagoeneko iaz txapela jantzizuen Jesus Mari Rodrigez zaldibiarrak, Beasaingo Igor Altolagirrek etaCarlos Erostarbe legazpiarrak. Aurreko jokalari horiek guztiek jantzidute noizbait Eire-Bankoa lehiaketa honetan txapela. Parte-hartzaileberriek ere izena eman dute, eta Pedro Castro edo Hurko Mendigurenbezalako klasikoek ere parte hartuko dute.