Ospakizunean bi ekitaldi egingo dituzte, hitzaldia etaondoren afaria Balentiña jatetxean. Oturuntzara joateko txartelakurtarrilaren 13a, igandea arte, eros daitezke Laket, Bankoa, Ederrenaeta Arkupen, 20 euro ordainduta. Antolatzaileek lekuak mugatuak direlaadierazi dute.
Herritarrak Sansen
Sansek aurten osatuko ditu 50 urte sortu zenetik.Zumarraga-Urretxuko hainbat jokalari aritu dira, hala nola Juan CarlosAbasolo, Anton Iturbe, Jesus Mari Biain, Raimundo Diaz, EstebanTxintxurreta, Luis Heras, Angel M. Manuel, Alberto Alejandro, MikelBalentziaga, Xabier Jorge eta Juan Mari Mujika Musti bera.
Futbola mintzagai
Hitzaldiari dagokionez, Gaurko eta atzoko futbolaizenburua eman diote. Zelai Arizti kultur etxean izango da urtarrilaren18ko arratsaldeko zazpietan, interesatu guztiei irekita. Goiburuakdioen bezala, gaur egungo nahiz lehengo futbola izango dute mintzagai.Sanseko oraingo jokalariekin batera taldean aritutako zenbait lagunizango dira hizlari.
Balentiña jatetxean izango den afarian, besteak beste,Sanseko jokalari ohiak, Realeko zuzendaritzako kideak, Zumarragako etaUrretxuko udaletako ordezkariak, Urola Kirol Elkarteko kideak etaRealeko Lagunarteen Federazioko kideak izango dira. Baina horiez gain,interesa duen edozeinek du gonbitea hara joateko.