Espaloia berrituko dute
Iparragirre hiribidetik Secundino Esnaola kaleak Legazpikalearekin bat egiten duen bidegurutzeraino espaloia erabat aldatzenari dira. Hori dela-eta asteazkenean gune horretan errepidea estutubehar izan zuten, oinezkoentzako beste pasabide bat jartzeko. Horrekinbatera errepidea bera ere konponduko dute, bai tarte horretan, baiFilipinar Uharteak kaleko bidegurutzeraino. «Tarte horretan errepideaoso gaizki dago, zulo eta konponketa ugarirekin, eta erabat aldatubehar dugu La Salleko zubiraino», azaldu du Anton Arbulu Zumarragakoalkateak.
Bestetik, Zelai Arizti aretora ematen duen erdipeatonalizatutako tartea errepasatzeari ere ekin diote. Alkatearenarabera «gune hori Santa Lutzitarako amaitzea genuen helburu, etaeguraldiaren ondorioz ez zen behar bezala bukatu. Beraz, orain erabattxukun utzi behar da eta egin beharreko konponketekin bukatu».
Jai Alai kalea eta Euskadi enparantzatik parkera doazeneskailerak ere lanetan daude, eremu hori erabat berritzeko. «Aurretikere Jai Alai kalean lanean aritu dira, zoru berria botatzen adibidez,baina datozen egunotan azken ukituak emango zaizkio».
Parke barruan lanak aurrera
Bien bitartean, Zelai Aritziko parkean lanen jardunak aurrerasegitzen du. Agerian geratu da orain obra; inguruko hesiak kendu etaikuspegia erabat aldatu da.
Arbuluren arabera datozen asteetan argiteriari eta haurrenparkeari ekingo zaio. «Landatu behar diren 38 zuhaitzak ere azkarjarriko dira, baina izotzaldiak ere kontuan izan behar ditugu,horretarako zein ziburuetarako. Dena den, bankuak eta haurren parkerakotresnak berehala jarriko dira, eta zenbait gunetan lorontziak jarridira dagoeneko. Horrekin guztiarekin batera, aparkalekuan igeltseroeketa arotzek egunotan bukatutzat emango dute lana eta sarrerakoaireztapen dorreari eta estaldurari helduko zaio».
Apirilean inaugurazio ekitaldia
Eguraldiak epeak baldintzatuko dituela argi utzi duen arren,Zumarragako alkatearen arabera martxorako erabat bukatuta izango diraZelai Ariztiko aparkalekua, parkea eta inguru osoa.
«Inaugurazio ekitaldia apirilean egin nahiko genuke, baiparkearena eta baita kultur etxearena ere, ez baitugu egin», dioArbuluk. Zentzu horretan, gehiegi aurreratu nahi izan ez duen arren,Goiargi abesbatzaren 25. urteurrena aitzakia hartuta, «ekitaldi etaikuskizun bereziren bat» prestatu nahi dutela azaldu du, eta horretanlanean ari direla aitortu.