Arazoa konpontzeko eman diren pausoen berri eman zuenzuzendariak. Gai horren oinarrian PM10 partikulen isuria dagoelajakinik, argi gelditu da Jimenez de Aberasturiren arabera kutsatzailenagusia Arcelor enpresa dela, «baina ez bakarra».
Lehenago azterketak egin izan badira ere, iazko ekainaren 11nhasitakoaren ondorengo pausoen berri eman zuen Jimenez de Aberasturik.Lehen neurketen berri izan eta Arcelor enpresari emaitzaren berriberehala helarazi ziotela argitu dute; udan konponketa batzuk eginzituen. Dena den, mantenimendu lanak egin arren «isuri maila altuak»zeudela agerian geratu zen abuztu-irailean.
Neurri zehatzak
Iazko udatik urrira bitartean bilerak egin zituzten enpresakoarduradunekin, eta Zumarragako eta Urretxuko alkateekin. Zumarragankokatua dagoen enpresari ekintza-plana egitea eskatu zitzaion arazoakonpontzeko, eta urrian aurkeztu zuen. Eremu bat asfaltatzekokonpromisoa agertzen zen planean: «Kamioiak lantegi barruan zoladurarikgabeko eremutik pasatzerakoan, partikulak berriro aireratzen ziren.Momentu honetan eginda dago galtzada berria». Planaren beste atalbatean, «aurtengo udarako edo gehienez jota Gabonetarako», aspirazioahobetzeko lanak bukatzea aurreikusten du enpresak, horrekin egungolegeriak ezartzen dituen partikula kutsagarrien gutxieneko indizeak ezgainditzeko. «Bestetik, zenbait neurri ere hartuko lirateke. Airearenkalitatea hobetuko litzatekeela esan genezake. Hala ez balitz, berriroekingo genioke azterketari», esan zuen Jimenez de Aberasturik.
Beste faktore batzuk
Dena den, Arcelor bada kutsatzaile nagusia, gainontzekoenpresek ere «kutsaduran zeresana izan dezaketela» eta, horren aurreaneskualdeko beste enpresak ere aztertzen ari dira. Zentzu horretan,hilabete honetan CIE Legazpi, Bellota eta GKN bisitatuko dituzteteknikariek azterketa egiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzakozuzendariak adierazitakoaren arabera, beste zenbait faktore badaude,kaltegarrienetako trafikoa; airearen kutsaduran %40 eragin dezakegutxienez.
Airearen kalitateak eta kutsadurak Zumarragan ardura sortzenduela argi gelditu zen atzoko aurkezpenean. Herritar batzuek galderaketa iritziak helarazi zizkieten atzoko ekitaldian Jimenez deAberasturiri. Kezkatutako hiritar batzuk enpresatik gertu bizi dira,eta kutsadura «oso nabarmena eta kezkagarria» dela adierazi zuten.
Arcelor enpresari eskatutako birmoldaketen ondorioz gauregungo edo datozen urteetan ezarriko den legeriaren araberakogutxieneko neurriak errespetatuko diren argitzea eskatu zioteningurumen zuzendariari. Zentzu horretan, Jimenez de Aberasturikadierazi zuen enpresak ezin direla gaur egun indarrean ez dagoenlegeria bat betearaztea behartu .
Informazio gehiago:
- Kontaminazio datuak orduz ordu eta egunez egun
- Zumarragan
- Urretxun