Zure ardurapean dagoen zinegotzigoa berria da. Nola jarri duzue martxan? Zein izan da prozesua?
EB-Berdeak eta Alderdi Sozialistak elkarrekin hartutako akordiobaten ondorioz, Berdintasun Zinegotzigoa sortzea eskatu genuen.Zinegotzigo hori Udaleko arlo guztietan genero ikuspegia sartzekotresna dela uste dugu, horren bitartez herrian berdintasun politikakgaratzeko.
Zumarragak plana onartu du dagoeneko. Zeintzuk dira herri mailan azpimarratuko zenituzkeen ardatzak?
Lehenengo plan honen egitura lau ardatz estrategiko edo eskuhartze eremutan oinarritzen da: mainstreamingdelakoa, hau da, abian jartzen diren prozedura guztiak arlo denetangaratu behar direla; sentiberatzea, koerlazioa eta erantzunkidetasunaeta genero indarkeria. Planaren ezaugarri nagusia zeharkakoa izatea da,eta genero ikuspegia herriaren eta administrazioaren atal guztietanezartzea bilatzen du. Herri mailan ekintza eremu bakoitzean lauardatzak landu behar dira.
Noiz emango da ezagutzera? Ez al zaizu iruditzeneremu batzuetan ezezaguna eta norberarekin zerikusirik ez duen zerbaitbezala ikusten dela?
Argi dago «emakumeen gauzatzat» hartzen dela zenbait tokitan,baina ez da emakumeentzat egindako zerbait, gizon eta emakumeentzatbaizik, guztientzat onura bilatzen duelako. Ondo azaltzen deneaninteresa sortzen du. Momentu honetan Uggasaren webgunean planarenzirriborroa ikusgai dago, eta udal guztietan onartzen denean udalbakoitzaren webgunean ere txertatuko da. Horrez gain, komunikabideenbitartez eta hitzaldien bidez ezagutzera ematen joango da pausoz pauso.
Tokian tokiko administrazioa planaren garapenean inplikatuko dela uste al duzu?
Zumarragan plana aho batez onartu zen eta ez zen ezezkoa emanzuen alderdirik egon. Horren irakurketa positiboa egiten dut. Urretxunonartu zuten, eta Legazpin eta Ezkio-Itsason horretan ari dira.Planaren atzean Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 legea dago,eta tokiko administrazioak behartuta daude hori garatzera. Dena den,asko inplikatuko diren ala ez jakiteko oraindik goizegi dela uste dut.Benetako parte-hartze eraginkorra lortzeko oraindik lan asko dagoegiteko.
Plana mankomunitate mailakoa izateak zein abantaila edo desabantaila izan ditzake?
Tokiko lau administrazioetatik eskaintzen diren zerbitzu askoelkarrekin eskain daitezke. Helburu horrekin sortu zen Urola GaraikoMankomunitatea, eta horren garapen agentzia, Uggasa. Era horretarazerbitzuak modu egokian koordina daitezke eta errekurtsoen erabilpenarrazionala bermatzen da. Hortaz, planaren garapenean ere eskutikjoateak ez du hasiera batean desabaintailarik, beti ere borondateteknikoa eta politikoa badago.
Zein ekintza jarri dira martxan dagoeneko?
Momentuz Laura Gomez, mankomunitateko berdintasunerakoteknikaria, lau udaletako teknikarien eta politikarien artean zabaltzeneta ezagutarazten ari da plana. Ezagutza hori momentu honetanadministrazioaren barnealderantz egiten ari da, hortik garatukobaita.
Legazpin oraindik ez da onartu. Horrek arazoa suposatzen al du plana abian jartzeko?
Lehen fasean gaude. Urola Garaiko mankomunitatean planagaratzeko oinarrizko egiturak sortzen ari dira. Baina planamankomunitate mailakoa da, eta, noski, lau udaletan onartu arte ezinizango dugu aurrera egin eta bigarren faseari ekin. Egia daaurreikusita zegoela udal guztietan urtarrilerako edo otsailerakoonartzea, baina noski, lehenago onartu izan balira hobeto legoke.
Plana alde batera utzita, zein beste arlotan egin behar duzue lan zinegotzigotik?
Zinegotzigo hau sortzerakoan asmoa edo helburua berdintasunaridagozkion gaiak eta, batez ere genero indarkeriari dagozkionak, berezkobatzorde batera bideratzea da. Horrekin irizpide desberdinak bategiteko tresna daukagu, eta era berean udaletxeko eremu guztietangenero ikuspegia sartzeko aukera sortzen da. Eskuartean dugunalehenengo plana da eta EAE mailan laugarrena, dagoeneko onartutadagoela kontuan hartuta, alderdi asko dago lantzeko. Beti ereindarkeria matxista errotik atera eta berdintasunean aurrera egiteko.
Zinegotzigoa Zumarragan bakarrik egoteak, arazoa suposatzen al du?
Plan honek administrazioaren barnealdean lan asko suposatzendu. Era berean, kontuan izan behar da 2002an Urretxun EmakumearenTokiko Kontseilua sortu zela. Kontseilu horrek berdintasunaren arloanekintza desberdinak bultzatzeari ekin zion, eta bertan emakumeenelkarte eta talde feministek, ordezkari politiko eta sindikalek etaparte hartu nahi duten herritarrek izan dute tokia. Hortaz, hor badagolan bat. Hasiera batean ez dago arazorik, beraz, zinegotzigorik ezbadago. Baina, bestalde, argi dago aurrekontu eta langileriapropioarekin lan egingo lukeen batzorderik balego, helburuak errazagolortuko liratekeela. Baina ezin daiteke esan zinegotzigoa ez edukitzeaarazoa denik.