Ez dira gaurkoak izango Zelai Ariztiko taulatuan izango diren Urretxuko eta Zumarragako aktore bakarrak; maiatzaren 2an Begoña Baezaren konpainiak Tenesse Williams idazle estatubatuarraren "El zoo de cristal" lana ekarriko du eta taulatuan Juan Luis Mendiaraz aktore urretxuarra ikusteko aukera izango dute ikusleek.
Txalo taldeko aktore den Joseba Apaolaza urretxuarrak "Groholm metodoa" aurkeztuko du. Kanpingags taldearekin zuzendari lanetan ere badabil Joseba eta "Hor al zaude?" antzerki emanaldia zuzendari gisa gidatuko du Zumarragako Zelai Arizti aretoan urriak 3an.
Telebistan famatuak egin diren aktoreak ere etorriko dira. Horien artean "Camera Café" telesaileko Alex O'Dogherty arituko da "Por los pelos" emanaldian.
Aurten bonoak atera daitezke denboraldi osorako. Bono hauek 65 euro balioko dute eta sarrera soilak 10 euro. Bono hauek eskuratzeko azken aukera gaur da, Zelai Arizti aretoko leihatilan, 11:30etik 13:30era eta 22:00etatik 22:30era.