Ikastaro hauek, Sendian programaren barnean antolatu dira etaZumarragako Zelai Arizti kultur etxean emango dira, arratsaldekohirurak eta bostak bitartean. Hauen helburua, mendeko pertsonakzaintzen dituzten senitarteko hauei laguntza eta prestakuntzaeskaintzea da, lan hori modu egokian egin dezaten, bai adinekoentzateta baita beraientzat ere. Zentzu horretan atal ezberdinak jorratukodira, bai zaintzaileari zein adinekoari dagozkionak.
Ikastaro hauek Zumarraga, Urretxu eta Ezkio Itsasokobiztanleei zuzenduta daude eta interesa duenak bere herriko gizartezerbitzuetan eman beharko du izena. Era berean, bertan jaso ahal izangodu informazio gehiago.
Ikastaroak eta gehiago
Sendian programak ikastaro hauek eskaintzeaz gain, bestejarduera batzuk ere ditu abian, esate baterako laguntzarako taldeak.Honen baitan, adineko mendeko pertsonak zaintzen dituzten familienartean komunikazioa eta harremana lantzen da, «beren egoera berdineandauden beste pertsona batzuek entzun eta laguntzen dietela sentidezaten», adierazten dute programako arduradunek.
Programak laguntza psikologikoa eskaintzea ere jasotzen du, banakako saioak eskainiaz.
Azkenik, Sendian programak asteburuetako atseden programeiburuzko beste baliabide batzuk ere jasotzen ditu, egoitzak eta egunekozentroak, esate baterako, eta diru laguntzak jasotzeko aukera ere.