Oraingoan ez gara ordenagailurako trikimailuez arituko. Egunerokoan lagungarri izan daitezkeen baliabide batzuk ikusiko ditugu.
http://www.euskara.euskadi.net helbideko euskarazko softwarea deskargatu aukeran sakatuz gero, hainbat baliabide, tresna eta programa dituen zerrenda agertuko zaigu, bertatik guk behar edo nahi duguna hautatzeko.
Beste batzuen artean, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, pluginak, Openoffice, Mozilla, sistema eragile euskaratuak, QuarkXPress-erako euskarazko hitz zatitzailea, Elhuyar hiztegia… aurkituko ditugu. Softwareaz gainera, hau nola erabili eta nola instalatu azaltzen duten gidaliburuak ere badaude orri honetan. Software honen bidez, hain erabiliak diren programek euskararen arloan dituzten hutsuneak betetzeko bidean beste pausu bat ematen da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide