Albaitaria
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Motorrean ibiltzea. Nire zaletasuna eta droga da. Kirola egitea ere atsegin dut.
Bizitzeko toki bat?
Gabiria. Abuztuan bertara joan ginen bizitzera. Pilotalekuaren goialdeko lursailean egin dugu etxea.
Zer pentsatzen duzu burusoil bat ikusten duzunean?
Lehen ilea zuela… Egia esna, ilea galtzea oso gogorra izango litzateke niretzat.
Zein ospetsuri moztuko zenioke ilea gustura?
Paulina Rubiori. Begiko dut.
Ilea ondo daraman pertsonaia famaturen bat?
Jesus Vazquez, Penelope Cruz eta Najwa Nimri, adibidez.
Eta gaizki daraman besteren bat?
Real Madrileko Guti.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak, inongo zalantzarik gabe. Beltzarana argitzea erraza da, baina ilehoria iluntzea arriskutsuagoa da.
Egindako azken oparia?
Gabonetan, arropa.
Eta jasotakoa?
Gabonetan mendiko motozikleta oparitu zidaten.
Data bat?
Ekainaren 24a. San Joan eguna asko gustatzen zait. Oroitzapen onak ekartzen dizkit, gainera.
Neska eta mutil izen bana?
Nahia eta Unax.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara.
Gustuko telebista saioa?
Egia esan behar badut, El conquistador del fin del mundo saioak harrapatu egin nau. Juanito Oiartzabal haserre ikustearren, dirua ordainduko nuke.
Bereziki gorroto duzuna?
Ile-apaintzailea naizen heinean, Supermodelos 2007 saioak iraindu egiten nau. 2006koa txarra izan zen eta 2007koa okerragoa. Ez dut uste astakirten bat modelo baten onena ateratzeko gai izan daitekeenik.
Pelikula bat?
El último mohicano askotan ikusi dut.
Liburu bat?
Irakurri dudan azken liburua Jon Maia lehengusuak idatzitako Riomundo da.
Soinu bat?
Naturak eskaintzen dizkigun guztiak oso aberasgarriak iruditzen zaizkit.
Usain bat?
Perfume onarena.
Janari bat?
Amak koilararekin jateko prestatzen dituen guztiak.
Ura ala…
Ura.