Hotzeria kontrolpean (133.alea)
Arabisagarra edo ezagunagoa dugun pomelo fruituaren hazien estraktuari antibiotiko eta hantura aurkako ezaugarriak goraipatu zaizkio.
Fruitu honen hazien printzipio aktiboek dute hotzeriaren aurkako eragina gure organismoan. Zitriko onen ospea aprobetxatuz, hainbat enpresak komertzializatu dute aipatutako estraktu hau eta egunean bitan 10-15 tanta hartzea gomendatzen dute. Baina, fruitua osorik era freskoan hartuz gero fruituak berak dituen ezaugarri onuragarriak eskura ditzakegu, hala, oxidazio zelularra ekiditen duten sustantziak, C bitamina, azido folikoa eta karotinoideak. Mineraletan potasioa eta magnesia azpimarratzen dira. Fruitu hau udaberrian loratzen da eta udazken-neguan heldu. Beraz, naturak berak eskaintzen digu fruitu hau bere onenean, guk bere beharra dugun garaian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide