Mari Carmen Rejano: Ez zaizkit Inauteriak gustatzen eta mozorrotzea ezdut gogoko. Orain, haurrekin, urtero tokatzen zait. Gogorra izaten da.Ea lehenbailehen pasatzen diren eta eguneroko martxara itzultzen garen!
Josu Mendia: Asko gustatzen zaizkit eta urtero Tolosara joaten naizigandetik asteartera. Txaranga batean jotzen dut eta elkarteetanbazkaldu eta afaltzen dugu. Ama hangoa zenez, betidanik joan izan naiz.Mozorroei dagokienez, guztiak atsegin ditut.
Iñigo Aztiria eta Mikel Muñoz: Ez zaizkigu asko gustatzen. Tolosakoak politak dira,baina hemengoek ez dute grazia handirik. Dena den, mozorrotzen gara,baina ez dugu burua gehiegi nekatzen… Txanoa jarri… eta aurrera!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide