"Nire aitaren fusila" Hiner Saleem (133.alea)
Bertan kokatzen du Hiner Saleem zinegile eta idazle kurduak bere haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko kontakizuna, J.K. Igerabidek Nire aitaren fusila izena eman diona. Saddam Hussein Irakeko agintari izan aurreko garaian hasten da. Kurduek euren lurraldetasuna lortzeko esperantzak izandako bilakaera kontatzen du. Saddamengan izandako konfiantza abiapuntutzat hartu eta, AEB zein Errusiako gobernuen erabakien esperoan egon ondoren, etsipenera iritsi bitarteko ibilbidea. Gizarteak eskainiko dizkion aukeren artean hautatu beharko du protagonistak: aitaren fusila hartu ala ihes egiten ahalegindu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide