Robert Wyapp "Comicopera" (133.alea)
Psikodelia, art-rocka, jazz-rocka, progresiboa… 70eko hamarkadan istripu larria izan zuen Wyattek. Gurpildun aulkian da geroztik. Baina, haren musika ibilbidea ez zen eten. Are indar handiagoz ekin zion sorkuntzari eta soinu desberdinen ikerketari. Lau urteko isiltasunaren ondotik Comicopera (Domino) lana argitaratu zuen iaz, Shleep (1997, Thisty ear) eta Cuckooland (2003, Hannibal) disko ederren lan-talde berarekin: disko luzea da, jazza eta popa modu bitxi eta askean uztartzen dituena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide