Lehenago, mahai-inguruan parte hartu eta omenaldia jasozutenak, Arkupe tabernan elkartu ziren, Heras jokalari ohiarentabernan, hain zuzen, handik denak batera Zelai Ariztira joateko.
Ondoren afaria eta omenaldia izan ziren, guztiz bete zenBalentina jatetxean. Juan Carlos Abasolo, Anton Iturbe, Jesus MariBiain, Raimundo Diaz, Esteban Txintxurreta, Angel M. Manuel, AlbertoAlejandro, Mikel Balentziaga, Xabier Jorge, Musti Mujika zena eta LuisHeras ziren omenduak. Azken horren arabera «ekitaldi polita etahunkigarria» izan zen; «oso gustura egon ginen». Hortaz,antolatzaileak, omenaldia jaso zutenak eta afarira joandakoak pozikagertu ziren ekitaldiaren ostean. Afarira joandako guztiek ekitaldiarenoroigarria eraman zuten.
Zenbait herritarrez gain, Realeko lagunarteetako kideak, udalordezkariak, kirol elkarteetako kideak, Federazioko ordezkariak etaRealeko gaur egungo presidente Iñaki Badiola izan ziren, Badiolaafalondoan iritsi bazen ere. Era berean, jokalari batzuen senitartekoakere izan ziren, tartean omenaldian guztiek oso gogoan izan zuten MustiMujikarenak.