Christopher Zalla zuzendariak berehaurtzaro eta nerabezaroa munduko hamaika leku ezberdinetan igarozuen bere gurasoen ogibideak hala agintzen zuelako. Lurraldearrotzetan beti, arrotz bezala ikusia bertokoengatik, sustrairikbotatzeko astirik ez, Afrika, Europa eta Hegoamerikako hainbatherrialdetan hazi zen zuzendaria. New York izan da Christopherrenazken geltokia, bertan lehen aldiz bertokoa denaren sentipena izan duinon baino gehiago bere esanetan. New Yorken ia denak nolabaitarrotzak direla esan ohi da, alde batetik asko kanpotik datozelakoeta beste aldetik hiriaren nortasuna eta jabegoa jatorri ezberdinekojende askoren artean banatuta dagoelako. Onartu berri zuen hiriakWorld Trade Centereko gertaera latza bizi zuen bera iritsi bezainpronto. Laguntza eta erreskate lanetan parte hartu zuenChristopherrek eta gertaera hark, laguntzen sentitu zuenak bultzatuzuen film hau egitera.
Filmak ondorengoa kontatzen du: NewYorkera trailer batean heltzen diren bi gazte mexikar nola moldatzendiren euren bizi berrira. Etorkin mexikarren auzo itsusietan egunerobizitza defendatzea da legea, lana gogor egin eta aurreztu daitekeendiru apurra etxean ezkutatzea. Horrela izanik pertsona animali basatibihurtzera behartua dago giza oihanean biziraun nahi badu behintzat,borroka ez den beste ezerentzat ez dago lekurik. Pertsonen artekokonfiantza itunak sos batzuen truke, arerioa atzean uzteko edozeinaukeraren truke apurtzen dira.
Kontatzen diren gertakariak ilunakdira, eta pertsonen alderdi errealak islatzeko asmoz kontatzen dira,edonor edozertarako gai delako momentu jakin baten aurrean,zintzotasuna eta maltzurkeria guztion barruan dauden altxorra etamadarikazioa direlako. Hau da filmeko ezaugarri nabarmenetarikoa,gaizto eta zintzoen arteko ustezko muga hori lausotzen duela.
Edozein iradokizun izanez gero edo,besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko: butak21@hotmail.com