Sutehandia gertatu da bart goizaldean Urretxun (Gipuzkoa), etxebizitzaeraikin batean. Sutearen ondorioz 68 urteko gizonezko bat hil egin da.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 01:40 aldera hasi dasutea, Jauregi kaleko etxebizitza batean, oraindik argitzeke daudenarrazoiak tarteko. Etxebizitza batean hasi den arren, eraikin guztirazabaldu dira garrak; sei pisu eta bi ganbara ditu eraikinak. Hori delaeta, bizilagun guztiak aterarazi behar izan dituzte. Bizilagunetakohiru suhiltzaileek eurek atera behar izan dituzte ondoezik zeudelako,eta horietatik bi erietxera eraman dituzte. Bat, arestian aipatutako 68urteko gizonezkoa, hil egin da ospitalean.
Halaber, kalte material handiak eragin ditu suteak, eta, ondorioz,eraikinean bizi ziren 25 bat lagun etxera itzuli ezinik geratu dira.