Mari Mar Renedok Tindoufeko kanpamentuetara bidaliko den janari piloari begiratu dio. Asperen egin eta poltsak eta zakuak irekitzen hasten da. Gure herrietako eta Euskal Herriko beste herri askotako janari bilketa hau
karabana batean bidaliko da Argeliaraino eta horretarako
sailkatu beharra dago lehenbizi. Kaxak muntatu, janaria sailkatzeko mahaiak egoki jarri, eta abar.
"
Oraindik leku askotako janaria ekartzea falta da, Zumarragako Eroskikoak, eskoletakoak, eta abar". "Pasa den urteko
8000 kiloak gaindituko ditugula uste dut, baina lehenbizi sailkatu egin behar". Hasi dira lehenbiziko izerdi tantak agertzen, horrenbeste kaxa gora eta kaxa beherarekin. Zorroak irekitzen hasi eta ume bolondres baten lehenbiziko galdera "Mari Mar, non utzi behar dut hau?" "Arroza arrozarekin hango mahaian, lentejak lentejekin beste mahai hartan…"
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide