EAE-ANVko Aitor Garmendia, Eneritz Zabaleta, Xabier Barriolaeta Inma Albisua bi hilabetean aritu dira gaia lantzen. Lan horrenondorioa da atzo aurkeztutako txostena. Ikerketaren arabera, eta EuskoJaurlaritzak bere webgunean eskaintzen dituen datuak erabiliz,Zumarragako airearen kalitatea «txarra» dela esan zuten.
PM10 partikulak
Agerraldian airearen kalitatearen kontzeptuaz aritu ziren,araudiak dioena ere hizpide izan zuten, Eusko Jaurlaritzak ematen dueninformazioa, Izazpi auzoan dagoen neurgailu automatikoa, PM10partikulek sortzen duten kezka, osasunean aire kutsatuak sor ditzakeenkalteak, iazko azken seihilabeteko datuak Zumarragan, Jaurlaritza etaUdala egiten ari direna, prentsako erreferentziak eta EAE-ANVrenproposamenei buruz hitz egin zuten atzokoan.
Egun PM10 partikulen datuak «kezkagarri» direla azaldu zuten.«Partikula hauek airean daude eta euren tamaina eta giza-gorputzeanduten eraginaren arabera sailkatzen dira. PM10 partikulek 10mikrometroko tamaina baino txikiagoa dute, eta bronkioetaraino sartzendira», argitu zuen Aitor Garmendiak. Hautsez, kez edota industriako etanekazaritzako gai toxikoz osatuta daude.
Zumarragako datuak
Zumarragan araudiak ezarritako mugak «askotan» gainditzen diraatzo emandako datuen arabera, horrek herritarren osasunean sorditzakeen kalteekin.
Airearen kalitatea ona ez dela ikusita, EAE-ANVk ondokoproposamenak egiten ditu: Arcelorreko aspirazioa berehala berritu etaaldatu beharra, aspirazioaren jarraipena egin beharra, osasunean izandezakeen eraginaren txostena berehala egitea eskatu behar zaioOsakidetzari, PM10 osagaiak analizatu eta neurtu behar dira etaherritarrak ohartarazteko protokoloa jarri behar da martxan.
Informazio gehiago
- Otamotz.com-en