Zabala Amezketan jaio zen 1947. urtean, eta iazko maiatzetik Urretxuko alkate da.
Bere alderdikide eta Nafarroako zerrendaburu Marine Pueyorenarabera, EAE-ANV taldea Espainiako hauteskundeetara helburu batekinaurkeztuko da: «Independentzia lortzea eragozteko PSOEk NaBai-rekin etaEAJrekin abian jarri nahi duen operazio politikoa geratzeko etasalatzeko».
Ilegalizazioaren aurrean
EAE alderdia ilegalizatua edo baliogabetua gera badaiteke ere,Pueyok hauteskundeetara aurkezteko asmoa dutela berretsi zuen,asteburuan Espainiako Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuakpublikoki jakinarazi zituztenean.
Iñaki Zabalari Otamotz.com-ek elkarrizketa digitala egin zion. Bideoan grabatua dagoen elkarrizketa hori multimedia atalean ikus daiteke.
Martin Aranburu zumarragatarra Bizkaiko zerrendaburu
Martin Aranburu zumarragatarra Bizkaiko zerrendaburu izango da EAtik. Aranburu Gazte Abertzaleko idazkari nagusia izan zen 1999-2001 urteetan. Legebiltzarkide ere izan da 2001etik 2005raino. Azken urteotan EA-ko euskara, heziketa eta kultura arduraduna izan da.