Landare loredunak
Bai kamelia, bai gereziondoa, loredunak eta oso ikusgarriakdira. Gereziondo mota horrek ez du fruiturik ematen, lorea baizik;beraz, ondo landatuz gero, ingurunea edertuko dute. Gazteak iritsibaino lehen lurra prest izango da, eta behin landatu eta gero materialorganikoarekin ongarrituko dituzte, «landareak bizitzeko behar dituenelikagai guztiak izan ditzan. Guk konpostarekin ongarrituko ditugu.Konpost hori Urretxuko herrian moztutako belarrarekin egindakoa da»,adierazi dute Urretxuko Kultura zerbitzutik.
Zuhaitzak bidegorriaren alboan landatuko dituzte, zehazki Aginagara igotzen hasi baino lehenago dagoen mahaiaren inguruan.
Aspalditik datorren ohiturari eutsiz, zuhaitzak landatzearekinbatera txorizo ogitartekoa eta laranja bana jango dute ikasleek lanabukatutakoan. Dena den, Zumarragako eta Urretxuko udalen eskutik,eskoletan ere banatuko dira ogitartekoak.
Ez dira ikasleak izango Urretxun ostegun gizena ospatukoduten bakarrak. Jubilatuen Aterpe elkartean ogitarteko jana etadantzaldia izango dute, eta bertan Zumarragako elkartekoen bisitajasoko dute.