Ekimenean sei eta hamabi urte bitarteko haurrek har dezaketeparte, aldez aurretik izena emanda eta euro bat ordainduta. Biharliburutegiaren gida-liburu irudiztatua egingo dute, 17:30ean hasita,ordubeteko iraupenarekin.
Liburutegiko baliabideak
Estreinako jardueran parte hartzen dutenek gida ilustratuaegingo dute, baliabideak, liburutegiko arauak eta dokumentu-funtsakbertan bilduz. Tokia 20 lagunentzako mugatua da, baina oraindik badagoizena ematerik; nahikoa da liburutegira joatea.
Abendura bitartean antolatuko ditu Liburutegiak ekitaldiak,udako hilabeteetan salbu. Ilustrazioa, idazketa eta txotxongiloakizango dira programazioaren barruan, eta egindako zenbait lan ikusgaiere jarriko dituzte bibliotekan.