Udalek kaleratzen duten agendantailerraren lehenengo eguna otsailaren 1erako iragarri bazen ere,azken orduko aldaketa bat medio, otsailaren 8ra atzeratu da Alberdikemango duen estraineko saioa. Hitzordua, beraz, datorren otsailaren8an, ostirala, iluntzeko 19:30ean, Urretxuko kultur etxean.
Uxue Alberdi izugarri nabarmendu daazken boladan, nola bertso munduan hala literatur alorrean. 2005ekoirailean idazle gazteei zuzenduriko Igartza literatur beka irabaziostean, 2007ko otsailean ikusi zuen argia Aulki bat elurretan berelehen eleberriak. Suedian iragandako hilabeteetan metaturikosentipenak biltzen dituen ipuin bilduma da aipatu eleberria, adituenaburuz literatur ibilbide oparoa aurretik duen idazle batek eginikomaisulana, bere soiltasunean. Aurretik ibilbide oparoa bai, bainaorain artean ere eman du urratsik Uxue Alberdik, hainbat literatursariketatan sari ugari lortua baita honez gero. Uxue Alberdibertsolariari dagokionez, berriz, 2007ko udazkenean jokatutakoGipuzkoako bertsolari txapelketak egin du, neurri batean, ezagun,bertso mundutxoaren muinean lehendik ere aski ezaguna bazen ere.Irudimena eta sentiberatasuna lagun, entzulegoa poltsikoratzekoaparteko dohainen jabe da Alberdi bertsolaria.
Sorkuntza tailerraren helburua ez daliteraturaren teoria, hotz hotzean, ematea, literatura egiteko bideaketa irudimena lantzeko ariketak egitea baizik. Hainbat autorerentestuak erabiliko ditu Alberdik bidelagun, sorkuntzaren tripakaztertzeko: idazleak testua sortzeko ze truko erabili dituen, testuaknola lortzen duen irakurlearengan duen efektua… Bertsotan egitenden bezala, magia hori nola lortzen den aztertu nahi du ikastarohonetan. Neurri batean, Gianni Rodariren "Gramatica de lafantasía" liburuan oinarrituko du bere jarduna. Bertan,irudimena lantzeko hainbat jolas proposatzen dira, berak egokitudituenak. Horrela, istorioak sortzeko hainbat metodo azalduko ditu.
Sorkuntza tailerra publiko guztiaridago irekirik, nahiz eta 14 eta 18 urte bitarteko jendea animatu nahiden, bereziki, tailer honetan parte har dezan. Izan ere, adin tartehorretako gazteengan irudimena erabiliz istorioak sortzeko gaitasunada bultzatu nahi dena, etorkizunean, zortea lagun, idazle, bertsolariedo dena delakoak izatera irits daitezen.