Urte hasierarekin batera hasi ziren Artiz auzunean oraindikzutik zeuden pabiloiak botatzen; atzo eta gaur bitartean Santa Isabelbeilatokia izan zenarekin bukatuko dute. Hori da behintzat arduradunekatzo aurreikusten zutena: «Egun bakarrean ez du denbora ematen guztiabotatzeko. Gaur [atzo] erdiari ekingo diogu». Horretarako errepideamoztu behar izan dute.
209 etxebizitza
Zumarragako gune horretan eraiki behar diren 209 etxebizitzenlehen fasea egiten hasiko dira orubea garbitutakoan. Udalak eta Munoenpresak sinatutako hitzarmenean agertzen denez, 42 etxe babesofizialekoak izango dira, eta enpresa bera arduratuko da Artiz auzoko3, 5 eta 7. zenbakietako bizilagunei ostatu emateaz. Izan ere,etxebizitza horiek oraindik zutik daude. Lehen fasean 72 etxebizitzaegingo dituzte.
Aurreneko eraiste lanak 2005ean hasi zituzten Artizen.Oraindik Rojo y Zaldua enpresaren pabiloiak zutik daude. Hangolan-jarduna, ordea, duela hilabete batzuk pasatu zuten Zumarragakoindustrialdeko pabiloi berrira. Dena den, etxebizitzen lehen faserakoez da beharrezkoa lantegiaren eraikin zaharra kentzea.