Ate joka ditugu aurtengo
inauteriak. Gaurtik hasi eta astearteraino luzatuko dira ekitaldi ugarirekin. Gaur arratsaldean Euskadiko Plazan izango da Triki Truk deituriko haurrentzako dantzaldia. Bihar larunbata ere
ekitaldi ugarirekin "jantzi" dute bi herrietako udalek. Aurten ere umeek kalejira bat egingo dute, l
ehengo urtean bezala. Nagusientzako aldiz larunbat gauean, giro aparta izango da Urretxuko kaleetan. Jendeak izugarri gustoko edo biziki gorroto ditu inauteriak, hori esan dute behintzat urtarrileko Otamotz aldizkariko
Zenbat buru hainbat aburu atalean.Otamotz.com-en inkestan ere mozorrotu behar direnak gehiago omen dira, baino askoz ere gehiago ez.
Baina seguru gaude mozorrotuta irteten direnak ondo pasatuko dutela,
ikusi bestela lehengo urteko argazkiak!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide