Gaur (otsailak 8, ostirala) EAE-ANV alderdiaren jarduera politikoahiru urterako etetea ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko BaltasarGarzon epaileak, "erakunde terroristari laguntzea" egotzita. EHAKalderdiarentzako ere ebazpen bera hartu du Garzonek.
Hala, bi alderdiek ezingo dute martxoaren 9an Espainiakohauteskundeetan parte hartu, eta epaileak haien egoitzak eta web guneakixteko eta diru kontuak blokatzeko agindu du, eta ezingo dutemanifestaziorik deitu.
Hala ere, epailearen bi autoek zehazten dute jardueren eteteak ezdiela eragiten EHAK edo ANVko kide diren pertsonek "norbanako gisa etahautetsi aulkien jabe bakar gisa egiten dituzten jarduerei"; hots,udaletan —Urretxun, esaterako— eta Eusko Legebiltzarrean dituztenkarguei eutsi ahal izango diete bi alderdi horietako kideek.
Espainiako Auzitegi Gorenean, berriz, EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzeen inguruko auzi saioak egiten ari dira gaur.
2007ko ekainaz geroztik Urretxun EAE-ANV alderdia dago alkatetzan; Zumarragan aldiz EAE-ANV alderdiak ezin izan zuen bozetara aurkeztu. Urtarrilaren bukaeran iragarri zituen EAE-ANVk Espainiakohauteskundeetarako zerrendak -martxoaren 9an izango dira Kongresuko etaSenatuko bozak-, eta, besteak beste, Iñaki Zabala Urretxuko alkateaaurkeztu zuten hautagai gisa. Hain zuzen, Senaturako zerrendetan lehendabiziko lekuan Gipuzkoan.