Ordua:
Goizeko 9:15ean Gainzuri eta La Salle ikastetxeetakoakIraupena: 94 min.
Arratsaldeko 14:30ean Urretxu-Zumarraga ikastolakoak
Tokia: Zelai-Arizti aretoa
Desagertzea ez da hiltzea; halaxeerabaki zuen Tomek, filmeko 8 urteko mutiko protagonistak. Gauzabakarra du Tomek gogoan: jadanik duela bost urte Mont-Blanc mendikoglaziar batean desagertu zen ama aurkitzea, kosta ahala kosta.Ikasturtea aitonarekin (Jacques Villeret) igarotzera etortzen denean,gure mutikoa prest dago mendi-barrenak ere mugitzeko. Egoskorra,saiatua, jakin-minez betea eta irudimentsua, familiaren hainbatsekretu aterako ditu argira; glaziarraren antzera, pixkana-pixkana,bere begien aurrean, Malabar Princess hegazkinaren hondakinakerakutsiko dizkiona. Malabar Princess, duela berrogeita hamar urte,Mont-Blanceko gailurraren kontra jo zuen Air India konpainiakohegazkina, betiko elurretan desagertu baino lehen.