Aurrera doa Eireko xake txapelketa, sorpresekin
Eire-Bankoa Xake Txapelketako hirugarren erronda jokatu dute jadaaurtengo ekitaldian parte hartzen ari diren berrogeita hamar batjokalariek. Orain arteko sorpresarik handien bezala zera aipatu duTxema Iriberrik: «Iñigo Larreak xakean espezializatutako Mikel Zubiakazetariari irabazi izana».
Larreak «maisuen antzera» jokatu zuela azaldu duantolatzaileak, faboritoen artean ez zegoen arren. Final zortzirenetanparte hartuko duten jokalariak zein izango diren «gero eta garbiago»dago. «Talde batean soilik gerta daitezke aldaketak, jokalari batzukberdinduta daudelako».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide