Aurreko legealdian argi gelditu zen Zumarragak eta Urretxuktrafiko eta mugikortasun gaietan, zenbaitetan gertatu izan den bezala,ezin zuela bakoitzak bere aldetik joan; hortaz, bi herriak hartukozituen plana behar zela ere agerian gelditu zen. Legealdi honetan ekindio udaletxetik kanpoko Leber enpresak plana diseinatzeari, etadagoeneko bi udalek eman diote oniritzia.
Geltokietako enparantzan
Zumarragan eta Urretxun trafiko arloan arazo iturri izan denguneak Geltokietako enparantza eta Ipeñarrietako errotonda dira. Planakerrotonda horretatik datorren trafiko guztia Geltokietako enparantzarabideratzea proposatzen du, hortik Zumarragara edo Urretxura banatzeko.Legazpiranzko trafikoa, ordea, Isabeleko zubitik zuzenduko litzateke.Era berean, osasun zentroraino autoz joateko aukera egongo litzateke,baina errotondara jarraitzerik ez.
Geltokitik Secundino Esnaolara kalerantz bi norabide mantentzea planteatzen da, aparkalekuetarako tokia kenduta.
Kale hori amaitu eta Iparragirre hiribiderantz zuzeneanjoaterik ez da egongo. La Salleko zubian, Filipinar Irlatara etaUrdanetara jo ondoren, Elizkaletik jaitsi eta Iparragirrera zuzendukolitzateke trafikoa, norabide bakarrean.
Oinezkoentzat
Era berean planak Soraluze, Euskadi plaza, Legazpi eta Jai Alaikaleak erdizka oinezkoentzako gune bihurtzea proposatzen dute. Kontuanizan behar da gune horretan Zelai Ariztiko aparkalekua egongo dela, etakotxeak kale horietakoren batetik irtengo direla.
Bi herrietako mugako puntu batean, Kalebarren eta Areizagainguruan, Areizaga-Kalebarren norabidea ezabatzea proposatzen da etaasteburutan oinezkoentzat soilik utziko da.
Urretxuri dagokionez, Iparragirre kalea Labeagarantz norabidebakarrekoa izango litzateke, eta kale horretan oinezkoentzako espaloiaegitea aurreikusten da atari bikoitien aldean. Aurkako norantzaBarrenkaletik egingo litzateke. Proposamen horiek eta txosteneanbiltzen diren gainontzekoak epe labur, ertain eta luzera ezarrikolirateke, eta horren baitan sailkatuta daude ekintza planean.
Txostenean, proposamenez gain, egungo mugikortasunarendiagnostikoa ere azaltzen da, aparkalekuen gestio politika eta espaziopublikoen kudeaketarako irizpide eta proposamenekin batera.
EAE-ANVren mozio, atzera
Bestalde asteleheneko udalbatzar saioa hasi aurretik EAE-ANVkoInma Albisuak eta Aitor Garmendiak egoeraren inguruko adierazpenairakurri zuten zenbait alderdikide bertan zirela. Ondoren aretotik aldeegin zuten. Alderdiak aurkeztu zuen 18/98 auzia eta azkenasteotako atxiloketak salatzeko eta «konponbide demokratikoa»aldarrikatzeko mozioa gainontzeko gaiekin osatutako zerrendaren tarteanaztertu zen. Zumarragako udalbatzarrean ez zen onartu; EA eta EAJabstenitu egin ziren, eta aretoan zeuden gainontzeko alderdiek ezezkoabozkatu zuten.