Aurreko urteetako formatoa aldatu egin dute, eta ez dute filmemanaldirik egingo. Etzi, gaueko hamarrak eta laurdenean, Labeagaaretoan Eduardo Punset-ek zuzendutako Redes telebista saioaren atal bat eta Colombo telesailaren beste atal bat emango dituzte. Biak xakearekin lotutakoak.
Partidarik arriskutsuena
Xakeari buruzko programa berezia osatu zuen Punset-ek Redes saioan emateko, eta hura berreskuratuko dute Urretxun.
Dokumental horretan kontatzen dute, adibidez, xakearen jatorriaIndian dagoela. Kondairak dioenez, erregearen tristura uxatzearrengizon batek sortutako jokoa da. Xakearekin tristura gainditu omen zuenerregeak.
Geroago, arabiarrek xakeak matematikaren zientziarekin dituenloturak aztertu zituzten, eta xake modernoaren arauak Alfonso X.aerregearen erreinuan, Gaztelan, sortu ziren.
Redes-eko dokumentala ikusi ondoren, Colombo telesailaren atal bat eskainiko dute. Atal horretan Colombo pertsonaiak xake partidarik arriskutsuena jokatu beharko du.
Bien bitartean xake txapelketa aurrera doa. Laugarren errondajokatu dute dagoeneko. Ezustekoak egon dira oraingoan ere; Jose ManuelGonzalezek Hurko Mendigureni irabazi dio.