ZER DA ABIADURA HANDIKO TRENA?
Abiadura Handiko Trena garraio mota bat da, hiri handiak hegazkinarekinlehiakorrak diren denboretan lotzeko pentsatuta dagoena. Japonian du jatorria,“obus tren” gisa bataiatua izan zen eta bere ezarpenak ingurugiroan eraginlarria eta eraikuntza kostu handiak dakarten azpiegitura garestiak eraikitzeaexijitzen du.
NON KOKATU?
Europako Batasunaren baitan, Garraiorako Sare Transeuropearrak deritzonazpiegitura plan handi baten parte da AHT. Egitasmo horrek 600.000 milioi eurokoaurrekontua du 2020ra bitarte, eta merkatuak zabaltzeko zein globalizazioekonomikorako estrategia baten pean sustatzen dute Europako Industrien MahaiBorobileko multinazionalek.
EUSKAL HERRIAN?
Euskal Herriari dagokionean, AHT inoiz pentsatutako azpiegitura planikbeldurgarriena litzateke. Ofizialki “aurrerabiderako jauzi handi gisaaurkeztua, egitasmoa auzitan jartzeko moduko arrazoiak egon badaude ordea, aregehiago AHT-k kostu ekonomiko, ekologiko eta sozial itzelak lekarkeenean, etabatere informazio gardentasunik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratudenean.
AHT DATUTAN:
· Ibilbidearen luzera 426 Km, gainazaletik 278 km, tunelak 144 (121 tunel), biaduktuak 30km(113 biaduktu).
1. "Euskal Y"-a: 194 Km.· Ibilbidearen zabalera minimoa 23m Horrez gain, trenbidearen albo bietara 8 metro arteko desjabetzea, 50 metro arteko mirabetza eta 70 metro arteko babes eremua finkatuko lirateke.
2. Nafarroako Korridorea: 190 Km (Gipuzkoan "Euskal Y"-arekin lotura barne).
3. TGV linea berria Lapurdin: 42 Km (1992ko aurre-ikerketa).
GURE HERRIAN, URRETXU ETA ZUMARRAGAN?
Urretxu eta Zumarragari dagokionez 5,4 kilometroko tunela egin nahi dute.Tunela Ezkio aldetik GI-632ko kurbatik sartu eta Deskarga alderaateratzen da, Gipuzkoako tunelik handienetako bat izanik.
Lur guzti hauen mugimenduak ikaragarrizko azpiegitura bat egitea ekarriko du,batetik ateratzen den lur kopurua mugitzeko sekulako kamio pila errepideetansartzea suposatzen du, lur horiek pilatzeko sekulako eskonbrera eginez, honelamendiak birrindu, arbolak suntsitu, eta lur azpiko uretan kalte nabarmenakegingo dizkigute….
Honek inpaktu bisual eta ekologiko larriak ekarriko dizkigute, gure bizitzakalitatea sustantzialki jaitsiko da urteetan,eta guzti honi zarataren arazoagehitu behar zaio. 79-94 dezibelio 250 metrora, tren bakoitzeko.Guztira: egunez107 tren eta gauez 53.
Espainiako Sustapen Ministerioak berak "onargarritzat" jotzen duenagainditu egiten du.