Elkarretaratze eta ekintzetan parte hartuz
- Egunkariaren Aldeko elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu eta asteazken honetan, otsailaren 20an, goizeko 11:30ean, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, egingo duten ekitaldian parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Hemen duzue gonbidapena.
- Herrietan Egunkaria itxi zuteneko batzordeak berriro martxan jartzea ere bada helburua eta batzordeak aktibatzeko gonbidapena ere jaso dugu.
Laguntza ekonomikoa emanez
Defentsak 300.000 euroko kostua izango duela kalkulatu du eta laguntza ekonomikoa eskatu du.
- Hilean 10 euro emateko prest baldin bazaude, erraza da: jaitsi inprimaki hau, inprimatu, bete datuak paperean; sinatu, eta ondoren postaz (nahi baduzu, zertifikaturik, iritsiko dela ziurtatzeko) bidali Egunkariaren Alde elkartera (Martin Ugalde Kultur Parkea 20140 Andoain).
Interneten eta zure lantokian
- Ordenagailuko fondo bihurtu irudia egun batez zure bulegoan. Azken efektu hori lortzeko hemendik deskargatu dezakezu irudia.
- Zure elkarte, enpresa edo erakundeak web gunea badu elkartasun ekintza ere egin dezakezu, Egunkariaren aldeko pantaila-irudia web gunearen hasierako orria txertatuta. Hori errazteko modu bat Sustatun azaldu dute oso modu egokian. Otamotz.com-en dagoeneko jarri dugu gure hasierako orrian eta asteazkenera arte edukiko dugu. Hasiera orriko irudiaz gain, modu zuzenagoak ere egon daitezke bat egiteko.
- Bloga baduzu, mezu bat kargatu irudia handi-handi dagoela, eta eskaini lotura Egunkaria.info-ra.
Andoaingo ekitaldiaren bideoak (Egilea: Gotzon Aranburu)