Haizea zakar ibili zen igandean Zumarragako tiro zelaian, hanjokatu zen Euskadiko Hunting Field Target txapelketaren garaian.Goierritarrek ondo egin zioten aurre haizeari, eta mailetako bateanbertan gelditu ziren lehen hiru sariak. Malgukien atalean lehensailkatua Ordiziako Amadeo Diaz izan zen, 56 punturekin. ZumarragakoGabriel Gomez eta Lazkaoko Raul Ramajo izan ziren bigarren etahirugarren. PCP kategorian, aldiz, Fernando Saez zumarragarrakirabazi zuen. Juniorretan Nerea Alonso anoetarra izan zen onena.
Goizeko hamarretan hasi zen txapelketa, eta Hego EuskalHerriko 33 parte-hartzaile izan ziren. Hunting modalitateakehizarekin zenbait antzekotasun baditu, eta ituak lurrean eta zuhaitzgain edo hostoen artean zituzten kokatuta.
Haizeteak
Euskadiko Field Target elkarteak antolatu zuentxapelketa. Elkartekideen esanetan haizeak txapelketan eragin handiaizan zuen: «Kontuan izan parte-hartzaileei harrera egitekokarpa ere bota egin zuela eta itua jotzeko balinak gramo bat bainogutxiago pisatzen duela. Dena den, ondo antolatu zen guztia eta biorduan bukatu genuen. Bestalde, parte-hartzaileei dagokienez, gizoneneta emakumeen artean oso diferentzia txikia izan zen. Gauza beragertatzen da adinari dagokionez ere; 60 eta 18 urte bitartekojokalariak paretsu aritu ziren». Txapelketa amaitutakoan,ohitura duten bezala, parte-hartzaile askok, tartean irabazleek,elkarrekin bazkaldu zuten Zumarragako jatetxe batean.