Zumarragako Udalak urgentziazko bilera bat eskatudio Arcelor Mittal enpresari, gaur komunikabide batzuetan EuskoJaurlaritzak gehiegizko kutsaduragatik espedientea ireki diolaargitaratu dela ikusi eta gero. Espediente horretan kautelazko neurribezala airearen kontrolerako estazioarekin berehala konektatu behardela jakinarazi dio. Eusko Jaurlaritzaren 1998ko IngurugiroarenBabeserako Legediaren “urratze larria” leporatzen zaio enpresari, PM10partikuletan gehiegizko jaurtiketagatik.
Espediente honek 24.000 eta 240.000 euro bitarteko isuna suposatudiezaioke Arcelor Mittal enpresari. Era berean, instalazioak erabat edozatika itxi litezke gehienez hiru urterako. Gainera, behin airearenkontrolerako estazioarekin lotu, zorrozki kontrolatuko da jaurtiketaeta hauek legediak onartutako muga gaindituz gero produkzioarenordutegiaren murrizketarekin edota labearen geldialdi batekin zigortuliteke. Kutsadura hareagotuz gero, altzairu fabrikaren labea erabatgelditzea ere aurreikusten da Eusko Jaurlaritzatik.
Gaiak aspalditik eragin du Zumarragan kezka eta urtarrilaren 16an udalordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Plangintza, Ebaluazioeta Kontrolerako zuzendariak, Alberto Jimenez de Aberasturik, gai honeninguruan egin diren bilera eta ekitaldien berri eman zuten. Bertan,hainbat herritar izan ziren galdera eta iritziak helarazteko.
Era berean, urtarrila bukaeran, EAE-ANV-k prentsaurrekoa eman zuen gaihonen inguruan, egoeraren berri eman eta neurri zehatzak bultzatzeko.
Eusko Jaurlaritza, Udal eta enpresak izandako azken bileran, AcelorMittalek aspirazioa hobetzeko lanekin “berehala” asteko asmoa zuelaadierazi zuen. Zumarragako alkate, Anton Arbuluk, gaur bertanjakinarazi du, enpresako zuzendaritzari eskatutako urgentziazko bilerahorretan neurri horiek noiz jarriko dituen martxan galdetuko diola.“Momentuz, Zumarragako Udalak egokitzat jotzen ditu Eusko Jaurlaritzakhartutako neurriak eta zigorrak”, adierazi dute.
Enpresaren Zumarragako egoitzan ez dute gai honen inguruan adierazpenik egin.