Azken aldian modan jarri da Giza Papiloma Birusaren aurkako txertoa, 2007ko urrian estatu espainiarrean komertzializatu eta batez ere umeen txertaketa egutegian sartu zenetik. Txerto hau 9 eta 26 urte arteko neskei jartzea posible bada ere, DBHko lehenengo mailan daudenei jartzea bakarrik onartu da, hortik kanpo jarri nahi dutenek ordaindu egin beharko dute.
Gai honi buruz iritzi kontrajarriak dauden arren, jakin beharra dago txerto honen babesa ez dela erabatekoa, %70ekoa baizik, ez dakigula oraindik babes horren iraupena, ezta babesaren eraginkortasun erreala ere. Sexu bidez transmititzen den birusa izanik oraindik ez da ezaguna txerto hau mutiletan jartzeak daukan balioa. Ezin dena begi bistatik galdu, birus honen eta beste hainbat eritasunen aurka babesten gaituena preserbatiboa dela, txertoa nahi izanez gero neurri bat gehiago izan daiteke, baina inoiz ez babes bakarra.
MIREN ARRIETA
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide