Beloki magaleko Elorriaga baserrikoekaizkora jokoa oso gustuko dute. Pedro Joxe Aranberri azpeitiarrabertako alabarekin ezkondu zen eta bien semeek aitaren zaletasunahartu zuten. “Sei anaia ginen eta horietatik lau aizkora jokoanaritutakoak gara”, dio Jabier Aranberrik. Ondo oroitzen du nolahasi zen bera. “Aitak ikatza egiten zuen eta horretarako egurrabehar da. Mutikotan bere ondoan ibiltzen nintzen eta, azkenean,egurra ebakitzen nuen beti”, aipatu du aizkolari zumarragarrak.
Pedro Joxe Aranberrik gustura ikustenzuen semea aizkorarekin lanean, baina ez zen irakatsi zalea.Aranberriren lehen maisua Jeronimo Iturbe Agiñeta handia izanzen. “Joxe Ugarteburu eta biok sekulako pikea izan genuen gaztetan.Izan ere, hura Ezkiokoa da eta ni, berriz, Zumarragakoa. Bera RamonYurrebasorengana joan zenez, nik Agiñetarengana jo nuen. Maisuonak genituen! Agiñeta diziplina zalea zen eta gogor egitenzidan”, oroitzen du Elorriaga baserrikoak.
Aranberri Iturbe eta Yurrebasorenoinordeko duina da, aizkora mundua benetan maite baitu: 54 urterekinlehiaketetan parte hartzen duela esatea besterik ez dago. “Bigarrenmailari eusten diot oraindik. Erakustaldietan ere parte hartzen dut.Iaz 30 bat egin nituen”, azaldu du Elorriagak
Garai batean lehen mailako txapelketakere jokatu zituen. “Goierriko bost txapelketa antolatu ziren etahorietatik lau irabazi nituen. Euskal Herrikoan egun baino mailahobea zegoen: Mindegia, Arria, Mendizabal… aritzen ziren. Nikbigarren mailakoa irabazi nuen, 1989an Azkoitian. Aurreko urteanegungo lehen mailako txapeldunak, Floren Nazabalek, irabazi zuen. Nikbigarren egin nuen.1990ean desafioa bota nion. Tolosan jokatu genueneta irabazi egin nion”, aipatu du.
Jabier Aranbarri desafio askojokatutakoa da, baita segan ere. 80ko hamarkada erdialdean apustu batirabazi zuen eta beste bat galdu. Itziarko Manzisidorri, berriz,200.000 pezeta irabazi zizkion korrikan eta aizkoran 1987an. Halakokirolzaletasuna izanik, semea ere kirolaria izatea pozgarri zaio.“Aizkorarako gorputza behar da eta, jarraitzen badu, lortuko du.Nire gabezia hori da: txiki samarra naiz eta pisu apur bat gehiagobanu, hobe”.
Julen Aranberri mutil altua dadagoeneko, baina aitak gehiago haztea nahi du. “Orain haztea komenida, gero sendotuko da”. 17 urte ditu eta 8 urterekin hartu zuenlehenengoz aizkora, baina futbolean ere jokatzen du: Urolaren jubenilmailako taldean. “Hurrengoa futbolean egingo dudan azken urteaizango da, gero aizkoran bakarrik arituko naiz. Nahiago dut”,aipatu du Julenek.
Aitarekin gustura dabilen seinale…“Batzuetan errieta egiten dit, baina irakasle ona da”, gehitu du.Jabier Aranberrik ez du semea estutu nahi. “Futbolean jarraitzeaondo iruditzen zait. Ikasteko garaia du eta oraindik bietan aritzekomoduan da. Dena den, aizkoran aritzeko komeni zaiona baino korrikagehiago egiten du. Astean hiru entrenamendu eta partida izaten ditu”,azaldu du.
Aizkoran, berriz, elkarrekin aritzendira; Ezkioko Seus baserrikoek utzitako lursail batean. “Gurebaserrian haizeak asko jotzen du eta horrek egurra lehortzen du. Hau,ordea, oso leku ona da. Astean bitan etortzen gara”, dio JabierAranberrik.
Semea apirilaren 12rako Urretxunantolatu den desafioa prestatzen ari da. Hiru talde arituko dira, norbaino nor: batean 30 urte azpikoak izango dira, bigarrengoan 30 eta40 urte artekoak eta hirugarrengoan 40 urtetik gorakoak. AizkoranJulen Aranberri eta Xabier Zaldua zumarragarrak arituko dira, bainabeteranoa nor izango den ez dute erabaki oraindik. Jabier Aranberririez diote desafioan parte hartzen zuten, errazegi irabaziko bailuke.Gainontzeko parte hartzaileak txingatan, trontzan, kaskara bilketaneta harria jasotzen arituko dira, besteak beste.
Julen Aranberrik gazte mailakoenaizkolari txapelketan ere parte hartzeko asmoa du, nahiz eta iazkoanez zen oso gustura gelditu. Azkena sailkatu zen. “Urduri nengoen.Eguna heldu baino hilabete lehenago txapelketan pentsatzen arinintzen dagoeneko”, aipatu du. “Azkena egin zuen, bainaesperientzia hala lortzen da”, gehitu du aitak.