Urretxun, orain erorita dagoen Aietsubaserrian. Nire aita bidezaina zen eta ni jaio nintzenean baserriarenondoan eman zioten kaminero etxera joan ginen. Etxe hauek errepideondoan egiten ziren, beraietan bizi zirenek errepideak konponduzitzaten. Aitona, berriz, bizkaitarra zen eta Urolako trenbidean lanegitera etorri zen. Baskongadoetako trenean jubilatu zen. Nire amaridagokionez, Etxalarkoa da, Nafarra. Ezkondutakoan hona etorri zen.Nire bigarren abizena Goienetxe da, Bortzirietakoa. Sei anaia-arrebagara: lau mutil eta bi neska.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?Herritik urruti samar bizi zineten…
Bi kilometro eta erdira edo…Gehienetan Urolako trenean joaten ginen eskolara, Nazionaletara.Arratsaldean itzultzen ginen. Trena etxetik 300 metrora gelditzenzen, Aginagako geltokian.
Laster hasiko zinen herrira bizikletanjoaten…
Bai. Aitonak emandako bizikleta zaharbat genuen, pinoi bakarrekoa. Jubilatu zenean eman zigun. Aitak erebazuen txirrindua eta anaia-arreben artean borrokan ibiltzen ginen,bizikletan nork hartuko.
Nolatan hasi zinen txirrindulasterketetan?
Anaia zaharrena ez zen horretan aritu,baina bigarrena eta hirugarrena bai. Ni laugarrena naiz. Jubeniletannire aurrekoarekin, Pedrorekin, batera aritu nintzen. 16 baturterekin hasi nintzen. Orduan belodromoan ibiltzen ginen. Garaihartan lasterketak jubenil mailan hasten ziren eta ez zirenerrepidean egiten. Donostiako belodromoa estali gabe zegoen oraindikhasi nintzenean. Gustura aritzen nintzen eta ondo etorri zitzaidanikasteko. Gauza ezberdina zen, etxetik kanpora… Urtean hamar batlasterketa izaten genituen. Gipuzkoako txapelketa, ordea, zirkuitubatean izaten zen, Ibaetan.
Norekin hasi zinen lehiatzen?
Goierrirekin, herriko taldearekin.Etxeberria zen garai hartan arduraduna. Hark esan zidan eurekinaritzeko. Federatu ondorengo lehen proba Santa Barbarara igoera izanzela oroitzen dut. Irabazi egin nuen. 15 urte nituen, 16 betetzeko.
Gaztetan aldapa gora ondo moldatzenzinen, beraz.
Gaztetan bai, baina gero gauzak aldatuegiten dira! Profesionaletan norberaren gorputza nolakoa den osogarrantzitsua da. Ni sendoa nintzen eta, beraz, todoterrenoa.Igotzeko… ostras! Beti arazoekin.
Belodromoan ondo moldatzen al zinen?
Nahiko ondo. Batzuek pistako txirrinduazuten, baina ez zen derrigorrezkoa halakoa izatea. Errepidekoarekinlehiatzen ere uzten zuten. Nik etxekoa eramaten nuen. Elosegi,Juanikorena… pistakoarekin aritzen zirela gogoratzen dut. Aldeederra! Dena den, lehenengo hamarren artean sartzen nintzen.
Goierrirekin hasi zinela esan duzu.
Lehen lasterketetan Goierri izenabakarrik eraman nuen soinean. Gero Iratxo-Lentz izenarekin arituginen, Asensio Agirrezabalek babestuta. Gero Caldeyf atera zuenEtxeberriak. Talde horretan hiruzpalau urtetan aritu nintzen,soldadutzara joan arte. Handik bueltan, Super Ser taldearekin fitxatunuen. Amateur mailan ez nuen denboraldirik osatu.
Urretxuar eta zumarragar gehiagok partehartzen al zuten lasterketetan?
Ez ginen asko. Ni hasi nintzeneanMendijurren anaia, Nikolas, eta Santi Zabaleta zebiltzan.Peñagarikano ordurako utzita izango zen. Jubeniletan Iglesias,Azurmendi, Leatxe eta anaiarekin ibili nintzen. Norbait ahaztuko duteta entzun beharko dut… Garai hartan Ocaña, Fuente, Galdos,Elorriaga, Shanti Lazkano zena eta hauek zebiltzan punta-puntan.
Jubenil eta afizionatu mailetanlasterketa asko irabaziko zenituen…
Ez, ez. Gutxi irabazi nituen.Esprintean ondo moldatzen nintzen, baina beti azaltzen zen ni bainoazkarragoa zen norbait. Jubeniletan Mata, Urtizberea, Juanikorena etaElosegirekin aritu nintzen, esaterako. Laguiarekin-eta afizionatuetanelkartu nintzen.
Lasterketa gutxi irabazi zenituela esanduzu, baina dohainen bat ikusiko zizuten… Edonori ez dioteprofesional mailan aritzea eskaintzen…
Jubeniletan lasterketa bakarra irabazinuen, baina beti aurrean heltzen nintzen. Lehenengo bosten edohamarren artean. Amateur mailan, berriz, bi lasterketa irabazinituen. Espainiako selekzioarekin hainbat itzuli egin nituen.Ingalaterrako itzuliko etapa nagusian bigarren sailkatu nintzen.
Nahiago al zenituen errepidekolasterketak pistakoak baino?
Pistan jubeniletako lehen denboraldiabakarrik egiten genuen. Errepidea entretenigarriagoa da. Nahiko ondomoldatzen nintzen, bai igotzen, bai ordekan eta bai esprintean. Denaden, beti zegoen irabazten ninduen norbait. Egun bakarrekolasterketetan itzulietan baino hobeto moldatzen nintzen. Itzulietanerrekuperazioak garrantzia handia du eta gorputz argala behar da.
Zenbat denboraldi eman zenituenprofesionaletan?
Hiru osatu nituen, baina beste bitanere lehiatu nintzen. Hasieran Novostil-Helios taldearekin aritunintzen. Bigarren denboraldia Heninger-Transmallorca taldearekin eginnuen, hirugarrena Huesorekin eta azken biak Tekarekin. Hauekinerrepideko lasterketa gutxitan aritzen nintzen, ziklo-krosaprestatzeko bakarrik.
Nolatan hasi zinen ziklo-krosean?
Alejandro Egeak bultzatuta.Mendijurrekin eta Zabaletarekin aritutakoa zen eta asko gustatzenzitzaion. Jubeniletan hasi nintzen eta lehen bi lasterketak irabazinituen, baina hirugarrenean klabikula hautsi nuen. Amateur mailanosatu nuen lehenengoz denboraldi bat.
Zergatik utzi zenituen errepidekolasterketak?
Talde gutxi zeuden eta denboraldibatetik bestera erdia kobratzea eskaini zidaten. Ziklo-krosean, ondoibiliz gero, errepidean adina kobratzen nuen. Errepidean hiru taldeindartsu eta beste hiru pattal zeuden. Urte batetik bestera erdiakobratzea eskaini zidaten eta adar jotzea iruditu zitzaidan.Zuzendariari lanean hasi eta ziklo-krosean arituko nintzela esannion.
Zein txirrindularirekin aritu zinenprofesionaletan?
Marino Lejarretaren talde berean aritunintzen, esaterako: bai Tekan eta bai Novostilen. Felipe Yañezeta Javier Elorriaga ere taldekideak izan nituen.
Lasterketa asko osatu al zenituen?
Profesionaletan? Gehiegi! Lehendenboraldian 14 itzuli osatu nituen! Zeuden guztiak: Mallorcan hasi,ziklo-kroseko Munduko Txapelketan aritu eta urrira arte gelditu gabe.Gehiegizkoa zen. Bigarren denboraldirako lehertuta nengoen.
Hiru asteko itzulirik ezagutu alzenuen?
Espainiakoa bai, baina Frantziakoa etaItaliakoa ez nituen ezagutu. Espainiako itzulian hiru aldiz izannintzen eta etapa baten goizeko sektorea irabazi nuen, Granadan.Arratsaldean erlojuaren kontrakoa izan zen: Sierra Nevadara igoera.Irabazi nuen etapa hura 120 kilometro ingurukoa zen. Bost lagunekihes egin genuen, bizpahiru mendate txiki zeuden eta, azkenean,bakarrik alde egitea lortu nuen. Beste lasterketa batzuk ere irabazinituen ihes eginda, baina Granadakoa da lortu nuen garrantzitsuena.Bestalde, Espainiako itzuliko beste etapa batean seigarren egin nuen,Kantabriako itzulian hirugarren egin nuen, Asturiaseko itzulianseigarren izan nintzen…
Espainiako itzulia osatu al zenueninoiz?
Lehenengoa bakarrik. BigarrengoanKantabrian erorketa izan nuen, Portillo de la Sian, eta ospitaleanbukatu nuen. Hirugarrenean hamar etapa osatu nituen. Hamaikagarreneanbizikletaren koadroa hautsi nuen eta garai hartan taldeekliderrentzat bakarrik eramaten zituzten ordezko bizikletak. Besteoknola edo hala moldatu behar genuen. Taldearen autoa aurretik zihoaneta erretiratu egin behar izan nintzen.
Ziklo-krosean, berriz, makina batlasterketa irabazi zenituen.
Irabazten nituen, bai. Duela gutxiraarte, lasterketa gehien irabazi dituen euskalduna izan naizela ustedut. Aldizkari batean irakurri nuen errekorra nirea zela. 90 batirabazi nituen. David Secok gainditu nauela esan zidaten duela gutxilasterketa batean. Dena den, aldea dago: Secok Euskadi mailako askoirabazi ditu eta nik irabazitako ia guztiak estatu mailakoak ziren.
Garai bateko arerioak, gainera, orainSecok dituenak baino gogorragoak izango ziren…
Beno… Zortzi bat izaten ginenirabazteko moduan: Maiora, Vijandi, Etxabe, Mujika, Izagirre,Izuzkitza… Dena den, aurten ere maila nahiko ona izan da: Hermida,Ruiz de Larrinaga… Aurten ziklo-krosak gorakada izan du. Urtebatzuetan Seco bakarrik zegoen. Hurrengoa bi edo hiru minuturaheltzen zen.
Espainiako txapelketa hainbatetanirabazi zenuen.
Lau aldiz irabazi nuen. Gipuzkoakoahamabi aldiz irabazi nuen, baina Maiora nuen arerio bakarra.
Noiz utzi zenuen ziklo-krosa?
1991-1992 denboraldian, uste dut. Azkendenboraldian ez nuen lasterketarik irabazi. Ordurako Pla, Igartua etahauek aritzen ziren.
Ondoren mendiko bizikletarekin arituzinen.
Pare bat urte egin nituen eta seniormailako Espainiako txapelketa irabazi nuen. Nire aurrekoa Salakirabazi zuen. Mendiko bizikletaren lehen urte haietan ziklo-kroseanaritutakoak nagusitu ginen. Dena den, ezberdinak dira. Mendikobizikletan teknika gutxiago eta fondo gehiago behar da. Hermidakberak esan zuen, Espainiako ziklo-kros txapelketa irabazi ondoren.Hiru aldiz izan da Europako txapeldun mendiko bizikletarekin etaOlinpiar Jokoetan bigarren izan zen, ez da edonor, bainaziklo-krosean punta-puntan egon beharra dagoela esan zuen.
Noiz lehiatu zinen azkenekoz?
Azkeneko lasterketa 39 urterekin osatunuen. 1994an izango zen. Zahartuta nengoen dagoeneko. Gainera, dendanuen eta prestatzeko denbora gutxi. Orain udan bakarrik ibiltzen naizbizikletan. Tourra ikustera joaten naiz. Orduantxe prestatzen dutpixka bat neure burua. Neguan ez naiz bizikletan ibiltzen. Oinez etakorrika, bai. Ez dut bizikletan sufritzeko gogorik.
Lasterketa asko irabazi zenituen, bainaba al da penaz gogoratzen duzun bat?
Aretxabaletako ziklo-kros probatelebistaz botatzen zuten urtero eta ez nuen sekula irabaztea lortu.Bi edo hiru aldiz heldu nintzen bigarren. Errepideari dagokionez,pozik handiena Espainiako itzuliko etapa irabazi nuenean hartu nuen.Pena, berriz, Ingalaterrako itzulian bigarren heldu nintzenean.Aldapa batean txekiar batekin alde egin nuen eta hark piano, piano,tu primo esaten zidan; nekatuta zihoala eta ez zela garaipenarenjokoan sartuko alegia. Heldu ginenean esprinta egin eta irabazi eginzidan, ordea.
Italieraz hitz egiten ikasi zenuen,beraz.
Estatutik kanpoko errepideko lasterketagutxitan parte hartu nuen, baina ziklo-krosean 15 aldiz parte hartunuen Munduko Txapelketan. Haietan ikasi nuen, batez ere, italieraapur bat.
Asko aldatu al da txirrindularitza zuhasi zinen garaitik gaurdaino?
Garai hartan inprobisazioa zen nagusi.Ez zegoen medikuen jarraipenik. Urtean hiru aldiz joaten ginen, askojota, mediku azterketa egitera. Asko aldatu dela esaten dute. Denaden, esfortzua lehengo berbera da. Motorra duenak aurrera egiten dueta ez duena atzean gelditzen da. Hori bai, egun etekin handiagoaateratzen zaio gorputzari.
Zuek ere janaria asko zaintzen alzenuten?
Beharko… bestela ez dago bizikletanlehiatzerik.
Dopingik ba al zegoen?
Egongo zen… La pregunta del millon!Gaur egungo moduan ez dut uste. Orduan ere zer edo zer entzuten zen,baina medikuen jarraipenik ez zegoenez… Dopinga medikuek sartutakogauza da. Horren inguruko zalantzarik ez dago. Profesionalak dira etaetekina atera behar dute. Orduan taldeek ez zuten medikurik. Medicode cabecera delakora joaten ginen. Bitaminak ematen zizkiguten, betihartu izan dena. Gure garaian ere izango zen dopinga, bainahorretarako dirua behar da.
Txirrindularitza jarraitzen al duzu?
Bai, bai… mundu horretan jarraitudut. Semea ere txirrindularia da eta urte guztia hara eta hona ematendut. 26 urteko alaba, 22 urteko semea eta 17 urteko alaba ditugu;baina semea bakarrik dabil bizikletan. Ilusioa egiten dit. Dagoenekolanean hasi da eta lehen baino gutxiago entrenatzen du, bainaoraindik ere lehiatzen jarraitzen du. Elite mailara pasatu da etabere taldea izan denak, Debabarrenak, ez du adin horretakokirolaririk. Hori dela eta, talderik gabe ari da.
Zer giro ikusten duzu txirrindularitzamunduan?
Giro nahasia dago, baina ez diotgarrantzia handirik ematen. Dena den, prentsan eta telebistan ikustendenak pena ematen du. Dopingaz horrenbeste hitz egitea onerakobalitz… baina ez dut uste hala izango denik. Gero eta talde ongutxiago daude eta profesional mailan beti egongo da dopinga.
Ba al duzu harremanik zure garaikoprofesionalekin?
Bai, karreretan ikusten ditut. Aurrekobatean Manuel Jorge Dominguezekin eta Cimarekin izan nintzen. Cimakkazetari lanak egiten ditu eta galdera batzuk egin zizkidan. Maiozere ikusten dut batzuetan. Semea txirrindularia du. Mujikarekin etaNazabalekin ere harremana dut.
Maiora zure garaikidea berrirolehiatzen hasi da.
Badakit. Berarekin izan naiz etaerotuta dagoela esan diot. Bera ni baino zaharragoa da, 53 urte ditu,baina ez nau batere tentatzen. Ez da sanoa. Maiorak promesa egin zionalabari: aitona egiten zuenean itzuliko zela. Bospasei ordu bakarrikegiten du lan egunean eta entrenatzeko astia du. Udan ere askoibiltzen da. Beti zaindu du asko bere burua. Guk platerkada osoajaten bagenuen, berak erdia jaten zuen. Oso zorrotza zen eta kaloriakasko zaintzen zituen.
Non zabiltza lanean?
13 urte beteko ditut aurkiConstrucciones Metalicas Urretxu enpresan. Beharko gustura egon…
Oraindik ere bizikletan ibiltzen zarelaesan duzu.
Bai, baina nahiago dut mendira joan.Bestalde, baserri pusketa bat erosi nuen bere lursailarekin etahorrek nahiko lan ematen dit: pinuak zaindu, sasiak garbitu… nahikokirol egiten da han! Bestelakoan, udan txirrinduan eta udazkenean etaneguan mendian bueltatxo bat ematera. Tourrera hamar bat aldiz joannaiz semearekin. Gazteagotan igo ez nituenak igo ditut orain:Tourmalet, Alpe d’Huez… Duela hamar bat urte Tourmalet atzerakaigo nuen. Apustua egin nuen… txorakeriak!
Familian kirolzaletasun handia duzue.
Osaba aizkolaria zen eta denok kirolmunduan mugitzen ginen. Aita ere zalea da. Bera ere bizikletanibiltzen zen gaztetan. Hori guztia dela eta, aitak ez zuen gaizkihartu nik txirrindulari lasterketetan parte hartzea. Amak, ordea,gaizki pasatzen zuen. Errepidean arriskua ikusten zuen.
Zer dio semeak? Askotan galdetzen aldizu lehiatzen zien garaiko kontuei buruz?
Lehen gehiago galdetzen zuen. Oso zaleada eta Internet bidez gertutik jarraitzen du txirrindularitza mundua.Nahi duzuna galdetu eta hark erantzungo dizu.