Uxue Fernandez urretxuarrak ikastolan eta lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Gasteizera joan zen, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien fakultatera hain zuzen ere. Ikasketak ekainean bukatu zituen eta irailean ‘Emakumea pilotari’ egitasmoan lanean hasi zen. Legazpin neskentzako pilota eskola abian jarri nahi dute eta urretxuar eta zumarragarrek ere bertan parte hartzeko aukera dute. Fernandez bertsolaria ere bada. Bertsolaritzak lagunak eta “egunerokotik aldentzeko aukera” eskaintzen dizkiola aipatu du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Albaitaria. Garai batean baserrian asko ibiltzen ginen eta baserrizalea naiz.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Kirola egitea, irakurtzea eta bertsotan egitea. Ez dut zaletasun gehiagotarako denborarik.
Bizitzeko toki bat?
Ahal izango banu, Ezkiora joango nintzateke.
Gustuko bertsolaria?
Andoni Egaña.
Gustuko emakumezko bertsolaria?
Gipuzkoako txapelketaren ondoren, Uxue Alberdi.
Noiz irabaziko du emakumezko batek Bertsolari Txapelketa Nagusia?
Baten batek irabaziko du, baina ez dakit noiz. Oraingoz Egaña izarra da.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak, inongo zalantzarik gabe. Beltzarana argitzea erraza da, baina ilehoria iluntzea arriskutsuagoa da.
Gustuko pilotaria?
Nesken artean Maider Mendizabal eta eskuz jokatzen duten gizonezkoen artean Titin eta Barriola.
Egindako azken oparia?
Bertso bat lagun bati.
Eta jasotakoa?
Uxue Alberdiri berak idatzitako liburua eraman nion hemen izan zenean eta eskaintza idatzi zidan.
Data bat?
Ez naiz data zalea.
Neska eta mutil izen bana?
Alaitz eta Iker..
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Aspaldi honetan gainbegiratu besterik ez ditut egiten, baina parean tokatzen zaizkidan guztiak begiratzen ditut.
Gustuko telebista saioa?
Mihiluze.
Bereziki gorroto duzuna?
Txutxumutxu saioak.
Pelikula bat?
Zinemara urtean behin-edo bakarrik joaten naiz. Ez naiz zinezalea. Beste aukera batzuei lehentasuna ematen diet. Azkenaldian balleta ikustera, adibidez, zinemara baino gehiagotan joan naiz.
Liburu bat?
Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan. Sekulako aurkikuntza izan da. Bertsotan ere literatura egiten du.
Soinu bat?
Itsasoarena.
Usain bat?
Belar moztu berriarena.
Janari bat?
Makarroiak.
Ura ala…
Ura.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.