Filmeko pertsonai nagusiaemakume gazte bat da, Lee Geum-ja, ume bat bahitu eta hiltzeagatikpreso dagoena. Preso dagoen bitartean jasandakoagatik piztu zaionbarne gorrotoa itzaliko dion mendekua planifikatuko du. Aurrez aipatuditugun filmeak ikusi dituenak pentsa dezake argumentua aurrekoenantzekoa dela eta formula baten errepikapena dela pelikula hau.Pertsonaiak jasandako egoera antzekoa izan daiteke, bai, baina filmehonek ikuspegi ezberdin batez aztertzen du mendekua. Hainbat galderaplazaratzen dira, beharrezkoa al da mendekua? Eta hala bada zeinmailaraino da zilegi? Lagungarria, komenigarria, sanoa al damendekatzea?
Zuzendariaren hitzetanmendekua hutsa eta garratza da, mendekuak barne gatazka hori ezinduelako baretu.
Orain arte egin dituenlanetan erakutsitako trebezia eta elegantzia agerikoak dira honetanere, bere estilo ikusgarria, argazki bikaina, ikuslea harritzekoahalmena… Antzezle nagusiaren lana eta soinu-banda txalotzekoakdira aldi berean. Zuzendari Korearrak maila honi eusten badio bestebehin ere zine klubean programatuko dugulakoan gara.
Edozein iradokizunizanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko:butak21@hotmail.com