Proiektuaren helburua beldurrak etalotsak gainditu, eta euskaraz egiteko konfiantza hartzea da.
Iaz hasi zituzten erabilera taldeetandendari berriak sartu diren arren, oraindik asko ziren euskarasustatzeko planean zuzenean parte hartzeko zailtasunak zituztenak,ohitura edota ezagutza faltak baldintzatuta.
Iazko taldeetako dendariak prest agertuziren beste dendarien gidari gisa aritzeko eta beraien eskaintzaezinbestekoa izan da ekimenak aurrera egiteko. Ondorioz, Mintzalagunsaioak antolatzea posible izan da eta otsailean bertan hasi diradendariak hirunaka edo launaka elkartzen, hain zuzen ere, udaletakoEBPN garatzeko teknikarien koordinazioari esker.
Oraingoz otsaila eta maiatza bitarteanarituko dira jardunean ekimen horrekin, esperientzia pilotu gisahartu baitute. Hiru herrietan guztira 22 dendari arituko dira epehorretan.
Urola Garaiko merkataritza guneetanaurten aurreikusita dauzkaten ekintzetako bat baino ez da dendarienarteko Mintzalagunarena. Esan bezala, martxan daude jadanik erabilerataldeak eta Mintzalaguna. Horiez gain, sektorekako hiztegiak eretxukundu dira eta aurki bestelako foro berriak sustatuko dituzte,beti ere merkatariekin eta merkatari elkarteekin elkarlanean etaUrola Garaiko Udal Elkarteak kontratatutako EMUN Koop. Elkartearenaholkularitzapean.