Familiartekoek diote hasieran «lan-arloko arazotzat» hartueta «azkar konponduko» zela pentsatu zutela. Greba mugagabea hastekoerabakiarekin «orain arte adinekoek bizitako egoera deserosoa etabaldintza eskasak handituko» direla uste dute senitartekoek.
Dena den, argi utzi nahi izan dute batzen dituen arrazoibakarra egoeraren gaineko kezka dela. «Gatazkan ez dugu batzuen edobesteen alde edo kontra egin nahi. Guk adinekoek bizi duten egoeraagerian jarri nahi dugu. Izan ere gatazka benetan sufritzen ari direnakhaiek dira eta inork ez du haien egoerari buruz hitzik ere esan».
Bilerak eta eskaerak
Kezkaren ondorioz senitartekoak batu dira eta bilerak egindituzte. Foru Aldundiko eta Udaleko ordezkariekin izan dira etaegoeraren inguruan informatu dituzte. «Bakoitzak bere iritzia izangodu, baina talde bezala ez dugu baloraziorik egiten. Guk bi gauzaeskatzen ditugu. Batetik adinekoek jasaten duten egoera hau konpondadin beharrezko pausoak eman daitezela. Bestetik, konpontzen ez denbitartean adinekoak Lazkaoko zentrora eraman ditzatela».
Mugagabeko grebaren aurrean Eusko Jaurlaritzak %40kogutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. «Hori ez da nahikoa menpekotasunaduten pertsonez hitz egiten denean». Orain arte gainontzeko langileekere «deseroso» egin dute lan, senitartekoen arabera; «bestalde, gukezin dugu greban daudenek egiten ez duten lana egin, legeakezarritakoaren aurka geundelako».
Senitartekoen arabera Faustino Orbegozo egoitza «zaharkituta»dago. «Aurretik ere gabeziak baditu, baina egoera honekin larritu egindira».
Grebaren ondorioak
Adinekoen higienean, elikaduran, medikazioan eta oheanigarotzen dituzten orduak luzatzean eragin du, besteak beste, egoerahorrek eta hala jakinarazi diete erakundeei, Foru Aldundiari tartean.Familiartekoek aitortu dute geriatrikoaren inguruko egoera «ezintasunezbizi» dutela, eta adinekoek jasaten dutenarengan jarri nahi izan dutearreta.
Bestetik, Nagusilanek egiten duen lana azpimarratu dute.«Egoitzan bizi direnak bisitatzen dituzte eta laguntasuna ematen diete.Orain ere arreta mantendu dute, eta hori oso eskertzekoa da».
Informazio gehiago:
Otamotz aldizkariko erreportajea
Otamotz: "Geriatrikoko langileek Foru Aldundiarekin bilerak egin dituzte"