Lau enpresa aurkeztu dira lehiaketara, eta FCC Serbitzuenpresa aukeratu dute. Zumarragako kaleen garbiketa egiten zuenenpresaren eta Urretxun egiten zuenaren arteko bat egitearen emaitza daFCC Serbitzu etxea.
Zerbitzuaren izendapena 1.016.607 euroan kostako da, etagarbiketan hobekuntzak eragingo dituela alderdi guztiek onartu zutenosoko bilkuran; baita enpresako langileen egoera hobetuko dela ere,ordutegia zabaldu eta soldata handituko dietelako.
Alderdien iritziak
Joxe Mari Lete zinegotziak (EA) langileen lan-baldintzakhobetuko direla aitortu zuen. «Udal gobernuak gure proposamenak aintzathartu izana eskertzen dugu, eta ados gaude esleipenarekin».
Itziar Agirrek (EAJ) esan zuen esleipenak Urretxuren etaZumarragaren arteko elkarlana sustatuko duela. «Asteburukogarbiketa-lanak eta langileen baldintzak hobetuko dira, etapunta-puntako garbiketa-makinak erabiliko dituzte», zioen Agirrek.PSE-EE ere ados ados agertu zen. Ezker Batuko Jose Andres Martinek,bestetik, bere alderdiak emandako ezezkoa honela azaldu zuen:«Esleipenak enpresa pribatuei eman ordez, Udalak zuzenean langileakkontratatzearen aldeko gara».
Zumarragan oraindik ez dute kale-garbiketaren zerbitzuaizendatu, baina lana enpresa berak hartuko duela bere gain aurreikustenda.
Aurrekontuak
Osoko bilkuran, bestalde, aho batez onartu zuten alderdi guztiek Zintzo Mintzo euskara elkartearekin hitzarmena berritzea.
Aurtengo udal aurrekontuei dagokienez, gobernuko kideek ez dute zehaztu gaia osoko bilkurara noiz eramango duten.