Irisgarritasun legeak ezartzen dituen betebeharrak, berriz ere bete gabe. Koskak Zelai-Arizti zinemara sartzeko,
koskak Jai-alai kaleko atarietara sartzeko. Lehen ondo zegoena, orain gaizki. Enparantzarako eskilarak ere berritu dituzte, baina ranparik ez. Bide erdian ere, edonor erortzeko moduko tranpak…
Eiluz, bailarako urritu fisikoen elkartekook, 3 minutuko bideo bat prestatu dugu, ikusi nahi baduzue.
Zelai-Arizti kultur-etxeko hutsuneen berri ere eman genuen. Ez da aldaketarik izan. Ez dira harremanetan jarri gurekin. Hutsuneak konpondu behar dituzten ala ez, noiz konpondu behar dituzten, ez daukagu inolako albisterik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide