Matrikula frantsesa zuen kotxe batek alarma piztu du Zumarragako Udaletxean
Kotxe susmagarritzat jo dute zinegotzi batzuen bizkartzainek. Gaur goizeko 9:00ak aldera Zumarragako Udaletxearen aurrean aparkatuta zegoen kotxe batek, Ertzainak mobilizatu ditu, susmoa piztu duela eta. Dirudienez kotxeetan erabiltzen den izozkailu eramangarri bat zuen barruan, eta hori da susmoa piztu duena. Azkenean, kotxearen jabea agertu da eta dena susto bat besterik ez da izan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide