Norbere txartel berria ateratzeaz gain, Zumarragako KZguneantxartela erabiltzeko ikastaroak emango dituzte, lehena ostiralean18:00etatik 20:00etara. Bigarren kurtsoa martxoaren 27an egingo dute,ordutegi berean. Ikastaro gehiago ere badago KZgunean, eta informazioahan jaso daiteke.
Edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu telematikoguztiak bateratzen ditu txartel elektroniko berriak, osasun txartelarenitxurakoak. Datorren urterako Euskal Autonomia Erkidegokobiztanleriaren erdiak baino gehiagok eskuan izango duela aurreikusitadago. Bost urtetan egungo Osasun Txartel Indibiduala (OTI) ordezkatukodu. ONA (Osasun Nortasun Agiria) txartelak Izenpe Erakundeak onartutakosinadura elektronikoa, ontzien jokoa, gertutasun antena, kode-barra etabanda magnetikoa ditu.
Txartel berriak plastikozko dokumentu bakar batean Osakidetzako zerbitzuetarako sarbidea (medikuarekin hitzordua on-lineadosteko, mediku aldaketa eskatzeko…) eta udalek internetez egiteaahalbidetzen dituzten zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea ahalbidetzendu; baita Foru Aldundiaren gestioak egiteko (errenta aitorpena,adibidez), edo Estatuko Administrazioarekin gidabaimeneko puntuakkontsultatzeko aukera ematen du. Erakunde pribatu batzuekin izapideakegiteko aukera ere eskaintzen du.
16 urtez gorakoentzat
Ordenagailuan txartel irakurgailua erabiliz (KZgune sarekoordenagailuek teklatuan dituzte gailu horiek) eta identifikazio gakoaksartuz, izapidetze telematikoak egin daitezke. ONA txartela OsasunTxartel Indibiduala (OTI) duten 16 urtez gorako pertsona guztiek eskadezakete.
KZgunean NA aurkeztuta hasiko da txartel berria eskuratzekoprozedura. Ondoren eskatzaileak posta bidez jasoko ditu txartelarenezkutuko zenbakiak (PIN eta PUK kodeak ditu). Jabeak eskaera egindakoKZgunean jaso beharko du txartela prest dagoenean.
Baina lortzen duzun bitartean edo erosoago egin nahi baduzu, erabili Otamotzeko Gida!